2017-01-27

Indioen piragüismo lehiaketa


Gaur indioen arteko piragüismo lehiaketa da. Indio guztiek parte hartzen dute. Indio guztien artean indio bat zegoen, pertsona horrek beti nahi zuen bera lehenengoa izatea.

Lehiaketa hasi zenean, indio tranpati bultzaka eta ostikoka hasi zen. Lehenengoa zihoan, baina beste batek aurreratu zuen. Indio tranpatia haserre zegoen eta arineketan zihoan bultza egitera, lehenengoarenganantz abiatu zen.

Azkenean nahi zuena lortu zuen: bestea bultza zuen eta lehenengoa jarri zen. Orain inork ez zion aurreratuko. Irabazi zuen eta ospatzen hasi zen, baina ez zen konturatu harri batekin talka egingo zuela. talka egin zuen eta errekara jausi zen, jende guztia barrezka hasi zen. Merezita eduki zuen talka egitea tranpa egin zuelako.


                                                                                                                              Russbel
                                                                                                                              Talde:Morea
                                                                                                                              3. zikloa
                                                                                                                              Ezkia gela.
 

Sentsazio zirraragarriak


Nik poza sentitzen dut mendi errusiarrera igotzen naizenean. 

Batzuetan, handia bada, ez askotan, igo baino lehenago, pixka bat beldurtzen naiz. Hasten denean, tximeletak tripan sentitzen ditut, norbaiti eskua eman behar diot: ama, aita, Eneko...

Gero pentsatzen dut janaria ahotik botako dudala. askotan pentsatzen dut apurtu egingo dela baina ez zait inoiz gertatu. Igotzen eta bajatzen denean ezinegona sentitzen dut, edo buruz banoa: izerdia,beroa...

Amaitzen denean, beti berriro igo nahi dut, baina berriro goiko sentsazio sentitzen ditut, eta denak kilikagarriak dira.



                                                                                                                       Uxue perez



  

2017-01-24

DESKRIBAPEN MAGIKOA ENARA

      

                       DESKRIBAPEN MAGIKOA

                       Nik deskribatuko dudan pertsonai magikoa 
            Lucenia du izena, 10 urte ditu eta mundu magikoan 
            bizi da, han bakarrik ikusi ahal da.
            Oso dotorea da eta oso ederra itxuraz, neba bat du Lusenio
            du izena.Luseniok 8 urte ditu ta oso bihurria da nire nebaren
            modukoa.Haiek ez dute eskolarik, han ama eta aitari 
            laguntzea da euren eskola, baina ez hori bakarrik ortuan ere             lan egiten dute, goizero-goizero esnatzen zirenean. 
            Oso lagun ona da, oso alaia eta bihotz onekoa ere, gauza                   asko uzten dizkizu, beti laguntzen dizu eta bere neba asko                 zaintzen du. 
            Euren  gurasoak oso onak dira pastelak eta golosinak egiten.             Hau da nik deskribatu dudan pertsona magikoa Lucenia               izenekoa.

2017-01-23

ARGAZKITIK TESTURA

ARGAZKITIK TESTURA

Kaixo Naroa deitzen naiz eta herriko etxerik politenean bizi naiz paretak larrosez eta urdinez beteta daude,gainera enrredadera bat dago,lore usain handia dago,gehienetan loren artetik eskutatzen naiz eskolara ez joateko,baina azkenean,beti aurkitzen naute.
Zirrara sentitzen dut nire terrazarengatik,lore usain goxoarekin eta larrosa erraldoiekin,maitagarri ipuin batean nagoela sentitzen dut askotan.
Oraintxe nire lehengusina txikiarekin nago,eskutaketan jolasten 10 arte kontatu behar da,nire lehengusina seguraski bainerako txorreta piztu,nire urpekaritzako betaurrekoak hartu eta uretan sartu egingo da.Beti egiten du berdina,beti haserre egiten diot barrabazkeria horregatik,gainera nire katu gogokoena sartzen du berarekin .Nire gurasoak ere kokoteraino daude,oraintxe bertan aurkitu dut eta asmatu non dagoen,bainuko baineran oraintxe niri tokatzen zait hau guztia garbitzea,baina lehenengo eta behin, berari 10 kontatzea  tokatzen zaio.
Ni loreen artera noa eta lurrez beteko naiz ez aurkitzeko, bestela oso erreza da aurkitzea,gainera nire loradun soinekoa daukat ipinita ,oraindik zailago topatzea , beno balkoietik begiratzen badu ziur aurkitzen nauela, baina berak ez daki non nagoen , beti ez nagoelako toki berean. Lehenengo egunean ohe azpian eskutatu nintzen , askariaz eta guzti, nire lehengusina hemendik igarotzen ari da, baina jesarlekuetan jarri da, nire ama atzetik doa txokolatezko sandwich gozoekin, ez dakit zer egin, irtetzea edo hemen gelditzea.
Hobeto hemendik irtetzea izango da bestela sandwichak ez ditut jango.

                                      AGUR.

2017-01-20

Santiren jubilazioa

Santi ginasiako irakaslea, jubilatuko da hurrengo ostiralean. Landakon urte asko lanean egon eta gero.Sorpresa bat prestatuko diogu bere ikasleak izan garenok.

Urkiola

Urkiola  Abadiño eta Otxandioren artean dagoen mendia da. Urkiolan eliza bat dago, oso handia da eta bertan bataio asko egiten dira.  Eliza ondoan, meteorito bat dago, eta horri bueltak ematen badizkiozu nezkalaguna ( mutila bazara ), edo mutilaguna ( nezka bazara ), aurkituko duzula diote.

Beherago, Urkiolako sarreran, taberna handi bat dago, eta bere ondoan parking txiki bat dago.Alboan bidezka bat dago,eta hortik abiauta, bi bide daude:batetik Saibigainera joan ahal zara, eta bestetik Urkiolako elizara joan ahal zara. Elizatik eskerrera joanda, hiru gurutzeak daude, eta inguruan pagadi bat dago. Bide horretan baseliza bat dago, eta jai-egunetan, jente pila bat joan ohi da hiru gurutzeetara.

Elizatik goruntz, Pol-polera bidea dago. Bi leku ezberdinetatik joan ahal da Pol-polera: baten, landatik joan ahal da, eta bestetik pistatik ( harrizko bide batetik ) zoaz.
Pol-pol landa txiki bat da, eta iturri batetik jauste den metal-urak erreka txiki bat sortzen du bertan. Neguan elur pizka bat jauzi ohi da. Bide txiki batetik joanda, baseliza txiki batera daraman "Amildegi" batera irtetzen zara. Baseliza hori Larranon dago, eta bertan abere batzuk dago.

Pol-polen aterpe-etxe bat dago eta bertan, mandizale batzuk, lo egiten dute gaua egiten bada.

Urkiolatik errepide bat pasatzen da, eta horrek Otxandiora darama. Errepidea jarraituz, Arabara joan, ahal zara.

Aner Uberuaga Talde urdina
 3.zikloa Pagoa gela

2017-01-13

OLERKI ASMATUAK

Resultado de imagen de zeruaZERUA

Urdin-urdina
zure begien berdina        
gris-grisa
haserrearen keinua.
Ilun-iluna
ilargiaren lekuan.


AMONA

Resultado de imagen de abuelaBereziak dira
beti alboan
egoten baitira.
Janaria prestatu,
opariak egin
muxuak eman
eta eurek
ez dute
ezer nahi.

Resultado de imagen de olagarroa

OLAGARROA

Zortzi hanka
zortzi esku
eta zortzi pentsamendu
beldurra sentitzean,
korrika hastean,
tinta beltza
iraultzen da.





ANE BARCON
TALDE BERDEA
EZKIA GELA
3.ZIKLOA.

Olagarroak

OLAGARROAREN BIZILEKUA

Ur sakonetan bizi dira, gehienetan ozeano  Atlantikoan. Gauetan ateratzen dira eta bitartean haien babeslekuetan izkutatzen dira. 

ELIKADURA 

Karramarroak eta arrainak jaten dituzte. Animaliak harrapatzeko bere gainean botatzen da eta 8 garroekin inguratzen du. Olagarro bat eraztun urdinak baditu entzima berezia dute eta izaki bizidunak hil ditzake, eta bere etsaiak zurrupatu. 

UGALKETA

Eskuineko 3. tentakulua bere organo erkatzailea da, hau da, emearen kloakan zartzen dena arrautzak ernaltzeko. Arrautzak jartzen duenean, ahulduraz hil  arte babezten dute. 8.000 arrautz inguru jartzen dituzte, baina 20 inguru irauten dute bizirik. 

BITXIKERIAK

Arriskuan daudenean, azkarrago ihes egiten dute, haien arnaz organoetatik ur zorrotako handiak botatzen dituzte eta ihes egiten dute.
3 bihotz dituzte.
Beraien izen zientifikoa "octopus vulgarius" da.



 IGOR CARRASCO
TALDE URDINA
3. ZIKLOA
PAGOA GELA