2023-04-27

ERBINUDE ZURIA

 


ERBINUDE ZURIA



Erbinude zuria edo katazuria ugaztun haragijalea da, mustelidoen familiakoa.

Europan, Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da.

Erbinudearen antzekoa da. 35 cm inguru neurtzen du. Oso ile bikaina du; arrea izaten du

 udan, eta zuri-zuri egiten zaio neguan, isatsaren muturrekoa izan ezik. Larrua, ilea dela

 eta oso aintzat hartua da jantziak egiteko.


Bere ernaldi prozesua 9.5 hilabetekoa da. Gehien jaten duen animalia untxi arrunta da.

Bere bizi itxaropena 5 urtekoa da. Ez dago arrisku handian. Bere habitatak dira:

 Sastrakadiak eta basoak. Emeak 40% txikiagoak dira arrak baino: Arrak 180-330 g-ko

pisua dute, emeak berriz 110-205 g-ko pisua dute. 

3 espezie antzeko ditu: Mustela nivalis, Martes foina eta martes martes.






Joel Ferrero Mesa 3. zikloa Talde berdea.

 

2023-04-20

Pedro eta etxea

 



PEDRO ETA ETXEA


Orain dela pare bat urte Bilbon, Pedro izeneko gizon bat bizi zen. Pedro oso normala

zen. Alondiga inguruko pisu txiki batean bizi zen eta inmobiliaria batean egiten zuen lan. Lasai

bizi zen lanean ondo zihoakiolako eta asteburuetan Portugaletera joaten zen bere arreba eta ilobak ikustera.


Baina aste arraro hartan estresatuta zegoen. Aste bukatu baino lehen etxe zahar eta erraldoi bat

saldu behar zuen! Eta asteazkena zen! Hiru pertsonei erakutsi zien baina denek joaten ziren handik hain etxe zaharrean ezin zela inor bizi esanez.


Ostegun arratsaldean dei bat jaso zuen. Eraikin enpresa bat zen. Etxea eta haren lursailak

erosi, etxea bota eta 18 pisuko dorre bat egin nahi zuten. Pedro baietz esatekotan zegoen, baina, bat-patean 18 pisuko dorrea imajinatu eta etxea ezin zutela bota pentsatu zuen.


–Sentitzen dut; gaur goizean saldu dugu etxea– erantzun zuen, gezur harekin etxea defendatuz.


Ostiral goizea, lana galduko zuelakoan, telefonoaren hotsa entzun zuen. Hartu eta emakume

ahots batek erantzun zion. Etxea erosi nahi zuen bertan Haur Hezkuntza eta Lehen

Hezkuntzako eskola bat egiteko. Haren lursailak patio bikaina izango zela pentsatuz, baietz esan zion eta pozaren pozez bere nagusiari esatera joan zen. 








Elaia Berrojalbiz 3.zikoa talde morea

Bobtail japoniarra

 


                                       Bobtail japoniarra 

Nik deskribatuko dudan animalia bobtail japoniarra da.

Bobtail japoniarra katu mota bat da eta oso ezaguna da bere buztan motzari esker.

Bobtail japoniarrak ertainak dira. Arrak emeak baino handiagoak izaten dira.

Bobtail japoniarraren ilea leuna eta zetatzua da eta bi barietate daude: ile luzea duena eta ile

 motza duena. Ile motza dutenek ile leuna eta zetatzua dute. Ile luzea dutenek ilea pixka bat

 luzeagoa dute, eta ilea puntetan uhinka hasten zaie.

Gorputza liraina dute, ekialeko katu tradizional baten antzekoa baina gihartsuagoa. Hankak

 luzeak dituzte, atzealdekoak aurrekoak baino luzeagoak dira eta oinak obalatuak dituzte.

Sudurra luzea dute eta begi handiak eta obalatuak dituzte. 

 

 

 

 


 

 

 

Nara Martínez

3.zikloa talde berdea