Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

2023-05-11

TRIKUA

 

TRIKUA

Trikua  iltuz estalitako ugaztun txikiak dira. Trikuak Europan,  Asian eta Afrikan bizi 

dira 

eta Zelanda Berrian ere  sartu dira. Espainan bi triku mota daude:  triku europarra eta 

triku mairua . Ugaztun askok bezala batez ere gaueko bizitza eta dieta intsektujalea dut.

     

   Haizea Pabón

           3. zikloa talde berdea



















2023-04-27

ERBINUDE ZURIA

 


ERBINUDE ZURIA



Erbinude zuria edo katazuria ugaztun haragijalea da, mustelidoen familiakoa.

Europan, Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da.

Erbinudearen antzekoa da. 35 cm inguru neurtzen du. Oso ile bikaina du; arrea izaten du

 udan, eta zuri-zuri egiten zaio neguan, isatsaren muturrekoa izan ezik. Larrua, ilea dela

 eta oso aintzat hartua da jantziak egiteko.


Bere ernaldi prozesua 9.5 hilabetekoa da. Gehien jaten duen animalia untxi arrunta da.

Bere bizi itxaropena 5 urtekoa da. Ez dago arrisku handian. Bere habitatak dira:

 Sastrakadiak eta basoak. Emeak 40% txikiagoak dira arrak baino: Arrak 180-330 g-ko

pisua dute, emeak berriz 110-205 g-ko pisua dute. 

3 espezie antzeko ditu: Mustela nivalis, Martes foina eta martes martes.






Joel Ferrero Mesa 3. zikloa Talde berdea.

 

2023-04-20

Pedro eta etxea

 



PEDRO ETA ETXEA


Orain dela pare bat urte Bilbon, Pedro izeneko gizon bat bizi zen. Pedro oso normala

zen. Alondiga inguruko pisu txiki batean bizi zen eta inmobiliaria batean egiten zuen lan. Lasai

bizi zen lanean ondo zihoakiolako eta asteburuetan Portugaletera joaten zen bere arreba eta ilobak ikustera.


Baina aste arraro hartan estresatuta zegoen. Aste bukatu baino lehen etxe zahar eta erraldoi bat

saldu behar zuen! Eta asteazkena zen! Hiru pertsonei erakutsi zien baina denek joaten ziren handik hain etxe zaharrean ezin zela inor bizi esanez.


Ostegun arratsaldean dei bat jaso zuen. Eraikin enpresa bat zen. Etxea eta haren lursailak

erosi, etxea bota eta 18 pisuko dorre bat egin nahi zuten. Pedro baietz esatekotan zegoen, baina, bat-patean 18 pisuko dorrea imajinatu eta etxea ezin zutela bota pentsatu zuen.


–Sentitzen dut; gaur goizean saldu dugu etxea– erantzun zuen, gezur harekin etxea defendatuz.


Ostiral goizea, lana galduko zuelakoan, telefonoaren hotsa entzun zuen. Hartu eta emakume

ahots batek erantzun zion. Etxea erosi nahi zuen bertan Haur Hezkuntza eta Lehen

Hezkuntzako eskola bat egiteko. Haren lursailak patio bikaina izango zela pentsatuz, baietz esan zion eta pozaren pozez bere nagusiari esatera joan zen. 








Elaia Berrojalbiz 3.zikoa talde morea

Bobtail japoniarra

 


                                       Bobtail japoniarra 

Nik deskribatuko dudan animalia bobtail japoniarra da.

Bobtail japoniarra katu mota bat da eta oso ezaguna da bere buztan motzari esker.

Bobtail japoniarrak ertainak dira. Arrak emeak baino handiagoak izaten dira.

Bobtail japoniarraren ilea leuna eta zetatzua da eta bi barietate daude: ile luzea duena eta ile

 motza duena. Ile motza dutenek ile leuna eta zetatzua dute. Ile luzea dutenek ilea pixka bat

 luzeagoa dute, eta ilea puntetan uhinka hasten zaie.

Gorputza liraina dute, ekialeko katu tradizional baten antzekoa baina gihartsuagoa. Hankak

 luzeak dituzte, atzealdekoak aurrekoak baino luzeagoak dira eta oinak obalatuak dituzte.

Sudurra luzea dute eta begi handiak eta obalatuak dituzte. 

 

 

 

 


 

 

 

Nara Martínez

3.zikloa talde berdea

 

2023-01-26

Motxilari eskutitza

 

 Durango, 2022ko abenduaren 7a, asteazkena.


Kaixo motxila:


Eskutitz hau zuri barkamena eskatzeko idatzi dut.


Egun hauetan zure lau kremaileretan pisu asko sartu dudalako. Barkatu ahal didazu? ni beti saiatzen naiz pisu gutxiago sartzen, baina ezinezkoa egiten zait, gehiegitan.


Eskutitz hau idazten bukatzen dudanean, nire koadernoekin hitz egingo dut eta dieta egin dezaten eskatuko diet. Horrela koaderno guztiak eraman ahalko ditut eta ez dizut hainbeste pisu sartuko. Zer iruditzen zaizu? 


Zure barkamena espero dut. 


Agur!!!!!!! 


Jaione Sanchez 

3. zikloa talde morea


2022-12-22

 

MOLI ETA JAPONIAR GAUA

Orain dela 22 urte Moli izeneko neskatoa jaio zen. Moli oso neska azkarra zen. Hazten zen bitartean, bere barrutik magia bezalako sentsazio arraro bat sortu zitzaion. Neskatila oso ederra zen, ile iluna, azal zurixka eta begi marroi-marroiak zituen. Beti soineko dotore eta polit-politekin janzten zen.

Moliren 15. urtebetetzea heldu zen eta euria ari zen. Moli tristuraz, leihotik begira zegoen eta bapatean bere aita atzetik etorri zitzaion.

- Moli, utzi leihotik begiratzeari, zure lagunak eta familia etorriko dira eta - esan zion aitak.

 

- Egia da! Gainera guztia prestatu behar dugu oraindikan .- Erantzun zion Molik.

 

Ospakizuna prestatzen hasi ziren Moli eta bere aita, bitartean ama janaria plateretan jartzen zebilen.

2 ordu eta gero lagunak eta familia etortzen hasi ziren. Moli eta bere lagunak oso-oso ondo pasatu zuten jolasean, hizketan eta gauza gehiago egiten. Baina Molik tristuraz begiratzen zuen kalea. Bat-batean Moli hegan egiten hasi zen eta bere inguruan larrosa koloreko esfera bat agertu zen.

-Zer gertatzen ari da?!- esan zuen Molik harrituta.

 

Larrosa koloreko esfera mugitzen hasi zen, leihotik atera eta bapatean euria egiteari utzi zion pixkanaka, gau ilun-iluna geratu arte. Esfera kolorez aldatu eta desagertu zen. 

 

Neskatila ipurdikoz erori zen lurrera, minutu bat eta gero, Moli altzatu ondoren bere eskuak  aurrerantza jarri eta lore handi batekin topo egin zuen. Lorea ikutzerakoan mila argitxo piztu ziren. Moli argitxoak  jarraitzen hasi zen. Argiek etxerako bidea erakutsi zioten, baina atea irekitzerakoan esnatu zen.

 

Guztia ametz bat izan zen. Baina leihotik begiratzean, argitxo bat hegan ikusi zuen.

                                   Jaione Sanchez

3.zikoko talde morea



 

2022-12-01

 

 BELUGA


Nik deskribatuko dudan animalia beluga da.

 

Ar helduek 3,5 eta 5,5 metro arteko luzera dute,eta emeak berriz 3 eta 4,1 metro artean hazten dira.

Txikiak direnean grisak dira baina gero, handiak egiten direnean, bere azalak pigmentoa galtzen du,eta azkenean zuria bihurtzen da.


Belugek bakalao artikoak (Boreogadus saida)`` Gallineta nordica´´ (Sebastes norvegicus) ``Fletan negro´´ (Reinhardtius hippoglossides) eta kamaroiak (Pandalus borealis) jaten dituzte gehienetan .


Beluga ozeano artikoan bizi da (Alaskako kostetan,Kanadako  iparraldean,Groenlandiako mendebaldean eta Errusiako iparraldean).






2022-11-17


 

 

                        HERRI TXIKI BAT                                                                  

Nik deskribatuko dudan lekua Nafarroan dago eta herri txikia da.

Jaiak irailaren hasieran dira eta jai asko daude. Sendaviva ondoan dago baina ez da Arguedas. Herri horretatik ordu bat eta erdira dago Sendaviva.

 Jaietan erraldoiak eta buruhandiak daude eta zezenak ere. Bertako herri txikian erraldoi denda bat dago eta euskara gutxi eta gaztelera asko egiten da herri horretan.

Gaztelu bat ere badago eta oso zaharra da. Gaztelu barrura sartu ahal da baina ordaindu egin behar da. Gaztelua barrutik  ondo  mantenduta dago. Asko ibili behar da. Gaztelutik mendiak eta Tudela ikusten dira.

Igerilekuak ere badaude eta estalki gabe daude  eta futbol talde bat ere badu.

Herrian bertan tren geltoki bat dago Zaragozatik Barcelonara doana. Renfea herri atzetik pasatzen da.

Herrian apartamentuak oso zaharrak dira gehienak eta oso gutxi daude berriak.Herri oso polita da eta asko merezi du joatea alde zahar handia duelako eta kale estuak dituelako.                                     

 Zein herri da?

                                                                                    Ugaitz Gerrikabeitia

3.zikloa talde morea

 




2022-10-21

 

GINAREN SORGINKERIA

 

Duela urte asko herri txiki batean neska gazte bat, Martina izenekoa, etxe txiki batean bizi zen.

 

Egun batean Matina bere etxean zegoen lasai-lasai, egun eguskitsu bat zen baina bat–batean haize oso hotza iritsi zen herrira: hodeiak, trumoiak, euria.. denetarik. Orduan, sorgin bat etxera sartu zen.

 

-Jajajajaja zure etxea sorginduko dut!  Nire etxera eramango zaitut eta jango zaitut! Jajajaja. Alikimaliki kikilimua zure etxetik kampora!

 

Mrtina bere etzetik atera zuen sorginak eta sorginaren etxera eraman zuen. Ondoren,  berriro Martinaren etxera itzuli zen sorgina Martinaren etxea sorgintzen saiatu zen baina ezin zuen.

 

-Kaka zaharra. Ezin dut sorgindu! Beno, berrriro saiatuko naiz. Egunetan saiatu ondoren etxe hau sorgintzea lortu dut. Orain ezin izango du inorik etxea ikusi eta hórrela enteratuko dira Martina nik daukadala jajajajaja!

 

Etxea sorginduta zegoen.

 

Sorgina etxera iritsi zen eta Martina kaiola batean sartu zuen. Orain ezin zuen eskapatu.

 

Sorgina etxetik joan zen beste neska bat harrapatzera. Ordu batzuk geroago bere lagunik onenaren bila joan zen.

 

-Laura Laura laguntza! -esan zuen Martinak.

 

-Martina zer egiten duzu hemen?

 

-Sorginak hona etortzera derrigortu nau.

-Niri ere. Itxaron ha ha ha.

-Zer, lagunak ezta?  Ba orduan lagunak bezala hil egingo zarete! Jajajajaja, agur. Martina negarrez hasi zen eta Laurak esan zuen:

-Begira sorginaren makila!

-Non, non dago?

-Kaiolaren gainean!

-Egia da! Bdakit, astindu makila nirekin batera!

 

Astindu eta astindu zuten kaiola baina makila ez zen jauzten.. Bat-batean sorgina agertu zen, neskak makila astindu zuen eta sorgina txakur berde batean  bihurtu zuten.  Makila magikoa jauzi zen Martinak eta Laurak makila hartu eta kaiola zabaldu zuten, eskapatu ziren eta sorgina zoo batera eraman zuten.

 

AMAIERA

 

Jaione Sanchez

Talde morea

3.Zikloa






 

2022-05-27

PERTSONA BATEN DESKRIBAPENA


Nik dekribatuko dudan pertsona baxua da. Aurpegi borobila du, ile luzea du eta orain dela gutxi moztu zuen baina luzea edukitzen jarraitzen du. Kopeta ez du oso handia, bere begiak berde argiak dira, sudur txikitxoa du eta ez da zorrotza apur borobila baizik. belarri txikiak ditu baina ia ez dira ikusten bere ileak tapatzen dizkiolako. Irribarre polita du, azal zuria du baina eguzkia ematen  dionean erraz iluntzen zaio. Esku txikiak eta hezurtsunak ditu.

Arropa desberdina janzten du, pandemiak utzitako herentzia ote?

Gelan formala eta langile da, nahi duenean. Sentimenduak ondo kudeatzn ditu, ez du askotan negar egiten edo nik ez dut ikusten negar egiten ia inoiz. Bere harremanak onak dira eta uste dut lagun asko dituela. Uste dut ohitura berezi bat ere ez duela, saskibaloia jolastea, bere txakurrarekin jolastea eta dantzatzea gustatzen zaio.

6.mailako neska bat da. Lankide jator bikaina.

Ba dakizue nor de? 


AIUR GORRITI MARTIN

3.ZIKLO, TALDE MOREA

PERTSONA BATEN DESKRIBAPENA

Nik dekribatuko dudan pertsonaia Alaska da.                                        Boadilla del monte izeneko herri batean bizi da, baina mexikokoa da. Abeslari famatua da.

Baxua da. Aurpegia oso margotuta darama eta bere ilea luzea eta beltza du. Bere begiak marroiak dira eta sudurra txikia du. Belarriak txikiak ditu, irribarre handia du, azal oso argia du eta eskuak txikiak ditu, atzazkalak margotu egiten ditu. Beti soineko pegatuak eramaten ditu takoiekin.

Bere senarra Mario Vquerizo da eta 15-20 urte daramate ezkonduta.  Bere musika taldea Fangoria da, baina gehiago izan ditu. Kaka de luxe, Alaska y los pegamoides,      Alaska y Dinamara.                                                                                                                                      Bere abesti ezagun batzuk hauek dira: ESPECTACULAR, FIESTA EN EL INFIERNO, DRAMAS Y COMEDIAS, NI TU NI NADIE, GEOMETRIA, DESFATACHEZ...

Bere urtebetetzea ekainaren 13an da eta 57 urte ditu.   

Bere benetako izena Maria Olvide Gara da. 

2020 Irailaren 21ean Galdakaskarrena joan zen kontzertu bat ematera eta ni joan nintzen.

Bere musika eta letrak oso gogoko ditut, eta kotxean nengoen egun batean ezagutu nuen. Bere abesti bat ipini zuten irratian, gero nik nire amari galdetu nion ea nor zen abeslari horigustatzen  zitzaidalako eta nire amak zidan.

Handik aurrera askotan entzun dut.




 ALAZNE GARROTE

3.ZIKLOA TALDE HORIA

2022-05-20

BONDARDAKETA DURANGON

1937ko Martxoaren 31n 8:30etan jo zituen "peligrosidadeko alarma" eta alertako sirenak.

Kaixo ni Teresa naiz, hiru urte ditut eta dena hasi zen 1937/3/31ean.
Ni nire ahizparekin eta nire izekorekin konposatura joan ginen nire aita bertan zegoelako lurperatuta. Baina bapatea gure atzetik kaza bat (abioi bat) tiroak botatzen eta nire izeko nirekin eta nire ahizparekin bezarkatuta lurrera bota zen. Nire izeko hil zen tiroteoarekin baina nire ahizpa eta ni ez. Nire ahizpa eraman zuten pentsatzen hilda zegoela.
Ni ez. Ni ez ninduten eraman.
Orain 2021 abenduaren 8an joan nintzen frantziatik Iban Gorriti aurkezpen batera Durangon bere liburua aurkezpen zuelako(31 vidas) eta omenaldi bat egiten zidalako. Ni liburuan ateratzen naiz.
Nire ahizpa orain dela gutxi hil zen 2 edo 3 urte gutxi gora behera. Nire aita ez nuen ni ezagutu torturatutako bat izan zelako eta hiru identitate eduki zituelako. Bere atzaskal guztiak banan-banan kentzen torturatu zuten.
(Ia historia guztia egia da.)

AIUR GORRITI
3.ZIKLO TALDE MOREA

BILBOKO BITXIKERIAK

GABARRA 

Orain hona hemen, Gabarra:

Gabarrari buruz oso gutxi entzun da. Bere lana lehen hau zen:ikatza, burdina edo antzeko gauzak eramatea zen. Baina orain beste lan bat du, Athletic animatzea.Bere lenengo izena "Gabarra 1.zenbakia" zen. Orain "Athletic Gabarra" da. Lehenengo  irteera 1983-ko maiatzaren 3an izan zen Athletic liga irabazi zuelako. Oso  harrigarria izan zen eskolaketa eta dendak itxi egin zirelako. Futbol taldeko zuzendari bati  bururatu zitzaion Gabarri. 2009 maiatzean Errege koparen finala jokatu zuten baina galdu egin zuten. Orduan bazi zuen baina covid-19 a dela eta ezin izan zuten Gabarra erabili.






 Iara Martin

3. ziklo talde berdea

2022-05-13

OLERKIA "AITONA"

Aitona etorri zaitez

berriro mundura.

Nire bihotza 

emango dizut.

Zu nire bizitzan 

 egoteko

ez ba zatoz mundura

ni triste egongo naiz.

Mesedez

bueltatu mundura.


Uxue fernandez

3.zikloa talde urdina.

2022-04-01

SURRANDIAK

 Durangon gerra zibil aurretik Durangoko Aratosteetan pertsonaia ezagun eta beldurgarri bat zegoen: Surrandia zen.

Oinetan  abarkak, eta aurpegi kareta batekin estalita eramaten zuten, karetak sudur handi bat zeukaten eta eskuan txalekoa jendea astintzeko.

Kalez-kale ibiltzen ziren jendeak ondo pasatzen eta dibertitzen.




2022-03-18

EGUEN ZURI EGUNA

 Eguen Zuri inauterietako aurreko igandearen osteguna da


Gaur egun Euskal Herriko hainbat herritar ospatzen da, bakoitza bere berezitasun bitxiekin.

Jai hau,hiru zutabe hauetan oinarritzen da.

1- Umeen parte hartzea.

2- Bilketa txanda.

3- Oilarren sakrifizioa beharrezko garbiketa gisa.


Ohitura umeekin kaletik abesten joatea zen eta gaur egun ere horrela egiten jarraitzen da eskoletan. Lehen, etxez etxe joan eta gero etxeetan"arraultzak, intxaurrak, esnea, txoizoa" eta abar ematen zieten eta merendola handi bat eginez bukatzen zuten.