2011-02-24

Nire lagun maitea

Nire lagun bat aurkeztuko dizuet. Beharbada Landako eskolako norbaitek asmatuko du nor den.
Neska da .Orain dela gutxi, 11 urte egin ditu, Otsailaren 20an. 5.mailan dago eta oso lagun ona eta langile fina da. Horregatik 1.mailatik 5.mailara arte nire lagun onena izan da. Betaurrekoak ditu bere begi marroien aurrean. Sudur nahiko txikia du. Sudurraren ondoan peka txiki bat du. Eta normalean solte eramaten duen bere ile marroi luzea. Batzuetan belarritakoak eramaten ditu baina geihenetan ez. Saskibaloira jolasten du eta 7. zenbakia du. Bere janzkera gogokoena saski baloiko arropa da. Berak amodio sekretu bat du, baina ezin dut esan zein den. Eskolako arlorik gogokoena heziketa fisikoa da.Oso pozik nago lagun hau izatearren.
 Naia Parra

1 comentario:

  1. Oso lan ona, oso ondo deskribatu duzu, segi horrela!
    Ni Sergio Sánchez naiz, talde arrosakoa(Landako Eskola)

    ResponderEliminar