Besoita auzoa
Jaian jolas asko egiten dugu: bolo txapelketa, saku lasterketa, eskutaketan, harrapaketan, futbol partida...
Ezpatadantzakoak ere etortzen dira dantzatzera, Miren Amuriza eta Xabier Amuriza bertsoak abestera.
Besoita auzoan nire aitite, amama, lehengusinen eta osaben baserria dago. Animalia pila bat dute: ahuntzak, ardi mexikarrak, zaldiak, txakurrak eta katuak.
Egun batean katuak gure baserrira etorri ziren eta orain baserrian bizi dira.

Gure baserria Gonengo eta Ormetxe dira. Orain Ormetxen obretan daude eta obrak arin bukatzea nahi dut.
Nire lagun batzuk gure baserrira etorri dira eta oso polita dela diote.
Ander Larrinaga
3.zikloa
Urdina
No hay comentarios:
Publicar un comentario