Sentsazio zirraragarria
Amets gaiztoa

Gaua da eta ohean nago. Bat-batean auto baten barruan agertzen naiz, horma bat agertzen da, frontoiko horma, eta oin hots batzuk entzuten ditut: tap, tap, tap... horma atzetik munstro berde iguingarri bat agertzen da. Ni autoaren aulki baten azpian gordetzen saiatzen naiz, baina munstroa hurbiltzen hasten da. Harrapatzen saiatzen den momentuan,... esnatu egiten naiz, eta dena gezurrezkoa dela ohartzen naiz.
Ezti Unzueta talde urdina 3.Zikloa
Durangoko inauteriak
karnabalen egun nagusia izaten zen. Egun honetan goizean estudiantinak irtetzen ziren. Oso ezaguna zen egun horretan irtetzen zen konpartsa "Surrandien konpartsa".
Surrandiak kalez kale arineketan ibiltzen ziren jendea beldurtzen. Oinetan abarkak, mahoizko prakak, alkondara, gerrian zintzarriak eta aurpegian sudur handiko maskara edo kareta bat eramaten zuten.

Hala ere, Andra Mariko elizpea errespetatzen zuten eta bertan gordetzen zirenak lasai uzten zituzten.
Bertsoa
Inauteriak
Hemen gaude gu,
Inauteri egunean,
mozorroak,
jansten ditugu,
eta dantzatzera goaz.
Otsailaren 13a
egun liluragarria,
dantza eta gero,
txokolatea,
eta lagunen barreak.
Kalera goaz,
lagunekin,
ondo pasatzen mozorroekin,
larunbatean
berriro gaude
mozorroekin soinean.
Maider G, Iraia I, Leire M, Bittor S, Eghosa N, Unai I,
Talde zuria ezkia gela 3.zikloa