2015-09-23



OLERKIAK

Soinu zoragarriak

Resultado de imagen de campanasBurrun, burrun,
trumoiak ekaitzaren berria dakar.

Dilin-dalan,
gure herriko kanpaiak joka hasi dira.

Plisti-plasta,
kaleko putzuetan umeak saltoka.

Klin-klan,
euri tantak kristalean joka.
Tirrin-tarran,
ateko timbrea jotzen ari da.

Tipi-tapa.
ibiltariak menditik gora.

Tilin-talan,
behiaren ezkilak dantzan.

Kili-kolo,
azaroaren hostoak zuhaitzean.

Kish-kash,
putzuetako izotza kizkaldu da.

Mar-marrak,
itsasoaren olatuen haserraldia.

Mara-mara,
elur malutak nire buru gainean.

Taup-taup, 
hauek dira nire bihotzean gordeta ditudan soinuak.
Resultado de imagen de corazon latiendo gif animado

Ane Iglesias



Gure bihotzak

Zure bihotza
eta nire bihotza,
elkar ezagutu dira.
Zu eta ni,
elkartu gara
maitasunaren bila.

Biak elkarrekin gaude,
gustura eta elkarri laguntzen.
Zu oso lagun ona zara
niretzat.
Biak ondo konpontzen gara, 
nahiz eta inoiz elkar ezin ikusi.

Elkarri opariak eman,
asko gustatzen zaigu.
Zoriontsua izatea da,
gure bihotzaren nahia.
Ni zurekin betiko egotea
nahi izango nuke,
eta biok poz-pozik,
elkarrekin maite.

Resultado de imagen de corazones

Goizane


No hay comentarios:

Publicar un comentario