2015-eko abenduaren 8-a izan zen, eta Durangon Joseba Jaka lasterketa egon zen.
Umeen lasterketan, 30 edo 50 inguruk parte hartu zuten, baina 15 urtetik gorakoetan askoz korrikalari gehiago zegoen.
Gure familiatik hauek egin genuen arineketan: Gorka nire lehengusua, Libe nire ahizta, nire bigarren lehengusina, Miren Kortabarria, sariak banatzen ibili zela, eta karrera antolatzen, eta nik neuk.
Ni eztarriko minarekin irten nintzen eta orain azalduko dizuet zergatik:
Ez nituen ez beroketak ez luzaketak egin, orduan korrika egiten irten nintzenean... Arnas estuka hasi nintzen, eta helmugara heldu nintzenean, ezin nuen arnasa hartu, baina ur trago bat edan eta lasaitzen eta arnasa hobeto hartzen hasi nintzen.
Oso gustora egin nuen korrika eta oso ondo pasatu nuen, baina askoz hobeto pasatuko nuen gelakoren bat egon bazen nirekin korrika egiteko.
Eider Kortabarria, talde urdina, Pagoa gela, 3. zikloa
MIREN AMURIZA
1990. urtean jaio zen Berrizen.
Xabier Amurizaren bertsolariaren eta Arantza Plaza bertsolaritza irakaslearen alaba da.
2008ko Durangaldeko bertsolari txapelketako txapeldun ordean da. 12 urtekin hasi zen bertsotan Berrizko betso eskolan eta hainbat sari lortu zituen eskola arteko txapelketetan.
Gero Euskal filologian ikasi zuen Gazteizen eta irakasle ikasketak egin zituen Eskolaritzan.
Aimar, June eta Maite.
3.zikloa, talde zuria
No hay comentarios:
Publicar un comentario