2019-02-15

SENTSAZIO ZIRRARAGARRIA

NIRE AMAMAREN ETXERA NOANEAN.

Nire amamaren etxera noanean gehienetan poztasuna sentitzen dut.
Gehienetan esan dut, batzuetan umore txarrez nagoelako, nahiz eta nire amamak arazoan zer ikusirik ez izan.
Ni haserretzen naizenean, ez dut inora joateko gogorik.
Nire amama eta aitite ikusten ditudanenean, hasarrea pasatzen zait, asko maite ditudalako. 
Nire ama eta aita maite ditut ere, baina denekin haserretzen naiz.


Amama eta aititek, bazkaltzeko nik nahi dudana jartzen didate eta oso ondo sukaldatzen dute.
Aitite-amamaren etxean pasatzen ditut ia zapatu guztiak.
Sorte oso ona dut, gelako lagun bat, Malenen, amama eta aitite ere nire amaren etxetik bi minututara daudelako, oinez joanda. Elkarrekin jolasten dugu.
Nire amamak pazientzia handia du, batzuetan, nik nahi dudana egiten dudalako, eta ez diodalako kasu handirik egiten, baina gero barrezka hasten gara. Oso umore ona du.
Ez dut nire aitite hainbeste ikusten, bazkaldu eta gero ohera doalako.
Ondoan nire osaba-izeba eta lehengusua bizi dira eta batzuetan joaten naiz bisitatxo bat egitera.
beraiekin jolastu, eskulanak egin, etxea garbitu eta horrelako gauzak egiten ditut, eta beraiek oso pozik geratzen dira.


ELENE GOROSPE
TALDE URDINA
3.ZIKLO
HAGINA GELA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario