2019-06-07

NORA ETA OTSOA

Bazen behin bikote bat txalupan zihoazen itsasotik, bikotea oso pozik bizi zen,eta asko gustatzen zitzaien itsasoan egotea. 
Baina emakumea haurdun zegoenez txalupa gainean euki zuten umea, bi ordu pasatu eta gero izugarrizko olatu erraldoi bat etorri zen eta txalupa apurtu zuen.
Momentu horretan bikotea hil egin zen baina umea bizirik jarraitu zuen, umea saski baten gainean zegoen eta olatu txikiengandik umetxoa bizirik ailegatu zen irla batera.
Han txori batzuk aurkitu zituen eta beraien jolasten hasi zen, bat-batean gosea etorri zitzaion umeari,   eta une horretan otso batzuk umearen garrasiak entzun zituzten. Orduan umea hartu eta beraiekin basoaren barrualdera sartu zuten.
Otsoek jaten eman zioten, garbitu zuten eta bere familiakidetzat hartu zuten. Urte asko pasatu eta gero umea handitu egin zen, eta neskato gogor bat bihurtu zen. 
Aste bateko egun batean, otso batek ume guztiei handi egin zirela esan zien egun horretatik aurrera bakoitzak bere kabuz joan behar zela.
Orduan neskatoak urtxintxa bat laguntzat hartu zuen, eta berarekin etxe batera ailegatu zen. Neskatoak ez zekien gizakia zenik, orduan etxe barrura sartu zen leihotik, baina...PUMP leihotik barrura jausi egin zen eta kriston kolpea entzun zen. Une horretan etxe horretako neska-mutila logela barruan sartu ziren, eta neskato bat biluzik aurkitu zuten. Orduan neskatoari janaria eman, dutxatu, eta arropa eman zioten. Han geratu zen neskatila.
Gero eskolara joango zen, eta hitz egiten ikasiko zuen, eta pozik bizi izan zen betirako. 



Lier Ansoleaga 
Talde morea
3. Zikloa 

No hay comentarios:

Publicar un comentario