2011-01-31

Sotoan harrapatuta

Duela bi urte edo, udan, nire izekoren etxean bazkaria prestatzen laguntzen nion bitartean, nire aitite kanpoan eserita zegoen liburu bat irakurtzen.
Ia bazkalordua zenean aititek liburua mahai baten gainean utzi , etxe barrura sartu eta mahaia prestatzen hasi zen. Orduan izekok , sotora bidali ninduen botila bete ur eta pitxar baten bila.
Sotoaren ate aurrera joan eta ohartu nintzen atea giltzaturik zegoela. Izekori galdetu eta esan zidan aititeren logelako mahai gainean zeudela. Beraz , hara joan, giltzak hartu eta sotora joan nintzen.
Han argiak amatauta zeuden, baina etengailua aurkitzen ez nuenez, kandela bat hartu eta poxpoloekin piztu nuen.
Eskailerak zahartuta zeuden eta hormak oso zikin, armiarma sarez beteta, armiarma eta guzti. Igotzerakoan karrask egiten zuten.Ez zen besterik entzuten.
Eskailerak igo eta urez betetako botila aurkitu nuen, baina pitxarra topatzeko denbora gehiago behar izan nuen.
Aurkitu bezain laster eskailerak jaitsi eta handik irteten saiatu nintzen, baina atea itxita zegoen ... eta ni barruan harrapatuta. Kandela lurrean utzi, eta giltzak bilatzen hasi nintzen. Oso urduri nengoen eta azkenean iluntasuneanarmairu baten gainean aurkitu nituen. Atea zabaldu nuen. Handik atera eta izekori gertatutakoa kontatu nion. Honek azaldu zidan argiak pizteko etengailua ate ondoan zegoela.

                                                                            Nerea Moreno

1 comentario:

  1. Oso ona iruditu zait "Sotoan harrapatuta" ipuina, sotoan dena gertatu delako.

    ResponderEliminar