2012-02-17

Ane Ametsetan
Bazegoen Bilbon neskato zoragarri bat, 7 urtekoa. Ane izenekoa.
Martxoak 8 zen, Ostirala. Bat-batean, dei oso garrantzitsu bat jaso zuen amak. Amona hil omen zen. Denak triste jarri ziren, oso triste. Dani, neba txikia ez zegoen negarrez, urte 1  zuela eta. Anek, ez zuen eskolara joan nahi oso triste zegoelako, baina joan behar zuen.
Eskolara heldu, eta Jone, bere lagunik onena, korrika hurbildu zitzaion. 
Oso triste ikusi zuelarik, hau esan zion:
- Zer duzu Ane? Zerbait gertatu al da? Etorri eta kontatu dena mesedez.
- Bale, baina ez inori esan.
Anek dena kontatu zion Joneri eta Jonek, lagundu egin zion bere aurpegi politean irribarre bat ateratzen.
Azterketa bat zuten, Naturakoa, eta Anek amonaren arazoagaitik nota baxua atera zuen.
Gaua iritsi, ilargia atera, eta Ane lotara joan zen. Bat-batean, 12:00 ak zirelarik, Anek amets gaizto bat izan zuen. Ura edatera joan, eta negarrez hasi zen bere amonaren falta somatzen.
Ama etorri zen eta esan zion bere logelara joateko lo egitera. Ane ama eta aitaren artean sartu zen goxo-goxo.
 Biharamunean, pozik altzatu zen, eta Jone harrituta geratu zen hain ondo ikustean.
Beste gau bat heldu eta Anek, amets gaizto berdina izan zuen! Amak esan zion, jarabe bat emango ziola lasaitzeko, eta lokartu zen.
Hurrengoan, amets gaizto berdina izan zuen.
Eta hurrengoan,
Eta hurrengoan...
Azkenean, neskatoa, haserretu zen, eta amari notatxo bat utzi zion:
Amatxo maitea, mesedez eskatzen dizut medikuarengana eramateko, behin eta berriro daukadalako, amonaren amets gaiztoa.
Hurrengo egunean, amak, Ane medikuarengana eraman zuen eta hauxe esan zion:
-Ane, ez duzu ezer. Bakarrik da, familiaren edo lagunen baten heriotza suertatzen denean, behin eta berriro pentsamendu berbera duzula eta txarto sentitzen zarela. Orduan, egin behar duzuna da, gauza on bati buruz pentsatu eta gogora ekarri amamarekin pasatutako une goxoak.
Anek gaua heltzean, amari esan zion:
-Ama, gaur gauza on bat egin dut, katu bat salbatu dut eta oso ondo sentitzen naiz.
-Oso ondo maitea, eta orain lotara -esan zion amak.
Ane, loak hartu zuen, eta oso ondo egin zuen lo aurrerantzean.











































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































No hay comentarios:

Publicar un comentario