Argazkitik testura
Lehenengo txakur urpekaria
Orain dela bost urte txakur bat urpekaria bihurtu zen, baina bere lehenengo misioan gauza arraro bat gertatu zen. Txakurra Zintzo zuen izena.
Oxigeno gabe gelditu zen, baina handik urpekari bat pasatzen zen eta erreskatatu zuen. Lagun minak bihurtu ziren, urpekaria Jon zuen izena.
Egun baten Jon deitu zioten bere bulegotik esaten altxor bat zegoela Hawaiko uretan. Animatu ziren abenturara joateko, baina ez zekiten ur horietan marrazoak zeundela.
Marrazoak eraso egin zieten eta konortea galdu zuten.
Zintzok arin errekuperatu zuen konortea, laguntza eskatu zuen eta biak atera zituzten, eta ez ziren inoiz gehiago urpekari bezala ibili.
Jon Madariaga.Talde Urdina.Pagoa gela
Viena
Viena Austriako hiriburua da. Gaur txango bat egingo dugu Vienatik.
Vienan gaude lehenengo Sissi enperatrizaren jauregia bisitatuko dugu. Film eta liburu asko egin dute bere bizitzari buruz.
Jauregian hainbat gela inperial eta areto ditu. Baita ere Sissi enperatriza bere ezkontzan ipini zuen jantzia.
Gero Mozarten etxera joan gara ikustera. Han Mozart musiko ospetsua bizi izan zen 1781etik, 1791era.
Mozart haur prodijioa izan zen. Jende guztia harritu zuen txiki-txikitatik musikarako eta matematikarako zuen erreztasunarekin.
Lau urterekin musika eskolan hasi zen; bost urterekin bere lehen minueta egin zuen, sei urterekin bere lehen kontzertua eman zuen; hamaika urterekin pertsonai ospetsuen aurrean jo zuen eta hamahiru urte zituela, kontsertuen maisua izendatu zuten.
Amaitzeko Prater jolas parkera joan gara, hauxe da munduko jolas-parkerik zaharrena. Parkeak noria erraldoi bat, ezustekoen tunela, errusiar mendia omnibus trena...
Irene Martinez.Hagina gela.3.zikloa
No hay comentarios:
Publicar un comentario