2016-02-01

ARGAZKITIK TESTURA



                                      SAIDAREN AMETSA

Saida 6.mailako neskatila bat da. Bera neska bakartia da, ez du lagunik. Bere ametsa modeloa izatea da. Bere eskolako neskatilak burla egiten diote modelo izan nahi duelako, pentsatzen dute ez duela inoiz lortuko:
- Zu ezin zara modeloa izan! - esaten zuen batek - Egia da, zu zabor biltzailea izango zara.- esaten zuen besteak. Saida etxera joan da, bere amarengana.
- Ama, eskolako neskatilak zabor biltzailea izango naizela esan didate - esan zuen Sidak erdi negarrez - Lasai Saida, hori inbidia da. 
- Eta zergatik esaten dizkidate horrelako gauzak? 
- Zure ideia izan zelako - erantzun zion amak.

Saidak 16 urte ditu orain, eta laster kasting batera joango da. Saida oso urduri dago, bere lehenengo kastinga da eta. Hortik bost  egunetara kastingera doa. Andra baxu eta zatar bat sartzen da:
- Ongi da, ni Rogelia naiz, kasting hau 4 zatitan banatuko da. Lehendabizi 1000 pertsonetatik 500 aukeratuko ditugu, gero 100, ondoren 50, eta azkenik 10 modelo geldituko dira.- Saida oso urduri dago, ez daki noiz arte geldituko den. Saidak 1. ronda pasatu egiten du, 2.ere, 3.baita, eta 4.rondara heldu da:
- Beno, orain 50 modelo zaudete, laster 10 geldituko  dira - esan zuen Rogeliak. Saida inoiz baino urduriago zegoen. Saidak 4.probak gainditu egin zituen, 10 modeloetatik bat zen. Hortik 8 egunetara desfilearen eguna iritsi zen. Desfilea amaitu eta gero, telebista kamara, Saidarengana hurbildu zen:
- Kaixo Saida, zer sentitzen da pasarelan egotean?
- Erregina bat bezala sentitzen zara, hau da jende guztia zuri begira, eta zu, munduko arroparik politena jantzita.
- Ze ondo! Zeozer  gehiago esateko?
- Egia esan, bai. Nire txikitako eskolako neskei "zaska" bat bidali nahi diet hemendik. Ez zuten sinesten modelo izatera iritsiko nintzenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario