2016-12-02

Peru mutikoaren ipuina


       -Ba ... gauza bat kontatu nahi dizue - dio Peruk atzamarra jasota - Baina ezin da errepikatu                    hemendik kanpo.
       - Kontatu, kontatu, Peru, guk ez diogu inori esango eta. - erantzun du ondoan dagoen neska batek.

Peruk ahotsa ttipitu du sekretu bat kontatzera doanak egiten duen legez, horixe egingo baitu berak. Eta hasi da lagunei ipuina kontatzen.
Nik, lehenengo batean, etxeko ganbaran negarrak entzun eta amari deitu nion:
       
       -"Amaaa, Amaaa".
Ama eta biok adi jarri ginen.
        -Ez dut ezer entzuten, maitia, katuak izango ziren. Egizu lo trankil. Katuak izan ala ez izan, gau osoan sentitu nuen nor edo nor negarrez ganbaran.
Beldur ikara ematen zidan negar hark.
Hurrengo gaua heldu zen...eta ahotsak gero eta beldurgarriagoak ziren.
Peruk gauetik gauera gero eta beldur gehiago zuen eta hurbilago zeuden.

        -Ni gauero beldurtuta nengoen!! - Esan zuen Peruk.
        -Egun batean ohetik altzatu nintzen eta ganbarara igotzen hasi nintzen. Beldur handia neukan baina deskubritu nahi nuen zer zegoen ganbaran. Atea zabaldu nuen eta ez zegoen ezer!! Guztia isil-isil zegoen, baina atea zarratu nuenean berriro zaratak entzuten ziren. Gau guztia nor zen bilatzen nenbilen eta ez nuen ezer topatu. Harrezkerotik ez nuen ezer entzun.
         -Peruren lagunak barrezka hasi ziren.
         - Zergatik hasi zarete barrezka?
          -Gu izan ginelako!!-  Esan zuen Peruren lagun batek. Eta une horretan konturatu zen Peru bere lagunak izan zirela.


                                                              ASIER PAGAI
                                                              TALDE MOREA
                                                               3.ZIKLOA
                                                                EZKIA GELA      Resultado de imagen de buhardilla                          
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario