2019-05-10

LEKEITIO



Lekeitio / Lekitto




Nik deskribatuko dudan lekua Lekeitio da. Lekeitiok plaza handi bat dauka eta oso polita da. Plazatik  irla, hondartza, udaletxea, eliza handi bat, umeak  jolasteko lekua, taberna asko, zuhaitz asko eta portua ikusten dira . Lekeitiok ere kanping bat dauka Kanping Leagi edo Mendexa deitzen dena .
Ni udaro joaten naiz kanping horretara . Bertan pistina , frontoia eta bi mendi txiki daude . Menditik Lekeitio eta kanping guztia ikusten da.
Lekeitiok bi hondartza ditu :Isuntza eta Karraspio . Isuntza herri ondoan dago eta Karraspio beste puntan . Hondartza bitartean erreka handi eta sakon bat dago . Erreka itsasorantza jarraitzen baduzu,
irla txikitxo bat dago . Alde zaharra oso polita da eta taberna asko ditu . Lekeitiok portu bat dauka eta han itsasontziak eta arrain-itsasontziak daude . Baita ere, erresidentzia bat dago eta han lorategi handi eta politak daude . Erresidentzian, loro, papagai eta holako txoriak daude kaioletan mini zoo
bat bezala .
Irlan harri asko daude, bide estu bat eta zuhaitz gutxi batzuk daude . Irlaren puntara arte igotzen
zarenean Lekeitioko bi hondartzak ikusten dira . Itsasoa ze handia eta sakona den ere ikusten da .
Marea behean dagoenean, bakarrik pasatu ahal da irlara, bestela urak harrapatzen zaitu .

Jon Atxurra
Hagina gela
3.zikloa
Talde Laranja




No hay comentarios:

Publicar un comentario