2022-03-25

ARKATZARI ESKUTITZA



Kaixo arkatza:

Zer moduz? Ni ondo.

Gauza askotarako balio duzu, idazteko adibidez.

Batzuetan zure laguntza izan behar dut, zure lagun boligrafoak ez didanean laguntzen..... Frogetarako balio duzu, baita ingeleseko diary-a egiteko. Normalean zikinean idazteko erabiltzen zaitut eta gero zure lagunaren laguntza behar isaten dut, eta zurekin konfunditzen naizenean, zure emastearen euskarria behar izaten dut: atzingiarena. 

Izen asko dituzu, a ze sorpresa! Batzuen arabera borragoma da eta beste batzuen esanean atzingia edo goma, eta nire buruz borragoma.

A ze asperdura beti kutxan egotea, ez al zara aspertzen? Ni kutxa batean egongo banintz denbora guztian, edo gizaki baten eskuan idazten, aspertuta, nekatuta eta hilda egongo nitzateke!

Hitz egin dezagun zure lehengusina zorroskiloa laguntzeko zuri haserrea ezabatzeko. Zorroskiloa hartu eta  zurekin jira-biraka hasten banaiz zurekin eskuan, pozik jartzen zara, eta haserrea kentzen zaizu eta dena zure lengusu zorrozkiloari esker. Umeak urteak pasatu eta handiak egiten dira, baina zu txiki egiten zara, eta ez dituzu behar hainbeste urte! zu hiru edo bi asteetan txikituta zaude eta urtearen bukaeran hil egiten zara!

Grisa ez da nire kolorerik gustokoena, baina zure burua oso zorrotza egoten denean, oso ondo idazten duzu, garbi-garbi.

Baina.....azkenengo galdera egingo dizut:

-Nola jakin arkatz bat mutila edo neska den?

Agur. Zure laguna, Uxue.



     Uxue Gascon

3.ziklo talde berdea

Gorostia gela


No hay comentarios:

Publicar un comentario