2015-12-14

DESKRIBAPEN MAGIKOA

Nik deskribatuko dudan pertsonaia Greg da.
Lagunak eta familia maite ditu,eta kalean lagunak ikusten dituenean korriketan joaten da.
Animaliak gustoko ditu,txerria izan ezik.
Bere gorputza altua eta argala da ,aurpegia biribila eta azal zuria eta fina du .
Aho handia eta ezpain finak eta hortz zuriak ,begiak handiak  eta marroiak ,ile motza eta beltza.
Hanka luzea ,argala eta zenbaki handidun oinekin.
Oso modernoa doa.
Greg atsegina , alaia eta jolaskorra da.
Bere gustoko kirola futbola da, lagunekin jolastea gustuko du.

2015-12-11

DESKRIBAPENA

                            
                                            Deskribapena         

Nik aukeratu dudan pertsonak Malen du izena eta animaliak oso gustoko ditu.
Altua da, aurpegi biribila dauka eta azal  zuria eta fina dauka. Sudur zabala dauka, aho handia, ezpain finak eta hagin zuriak dauzka. Begi txikiak eta  argiak dauzka. Ile luzea eta kizkurra du. Hanka luzek eta  argalak ditu, gehienetan mailak eta kiroleko zapatilak daramatza, hori da bere janzkera.
Alaia eta lasaia da, lagun ona ere bai. Kirolaria da eta atletismoa  ere egiten  du.


                      NOR OTE DA?

NIRE GAIRIK GOGOKOENA

                                        ZUHAITZA


Zuhaitzetan bizi diren animalia gehienak, ornogabeak edo bizkarrezurrik gabeko animaliak izaten dira.
Zuhaitz bakoitzak zizare nematodo mikroskopioen kontaezinezko kantitatea, eta milaka edo milioika intsektu ere izaten du gorderik. Adibidez, Haritz nagusi batean 300 intsektu-espezie bizi ahal dira, horietako 100 baino gehiago gau tximeletak izaten dira, bereien larbako hostoetan edo hostoen barnean bizi dira.
Horrek murristapenari aurre egiten laguntzen dio,zuhaitzak babesbide kimikoak erabiltzen dituzte, beraien hosto eta zuran, eta haietariko askok urtadarrak botatzen ditu uda erdian.
Horrek udaberrian pairaturiko galerak konposatzen ditu.
Zuhaitzetan bizi eta jan egiten duten ugaztun handi guztiak tropikoetan aurkitzen dira, bertan zuhaitzek haien hostoak kontzerbatzen dituzte. 
Hostoak ez dira oso elikagarriak haientzat, horregaitik haien sabela betetzeko kopuru handia jan behar dute, eta ia egun osoa jaten ibiltzen dira.
Hostoek askotan onddoen erasoak pairatzen dituzte.
Hostoaren kutsatutako aldeak beltz jartzen dira.
Udaberrian listor erreginak listorkiaren eraikuntzarako lanari ekiten dio.

2015-12-09




DESCRIPCIÓN

Voy a describir a un caballo que se llama "Melenas".

Melenas es un caballo de color marrón y blanco. Él, tiene los ojos marrones y el pelaje suave. Tiene la cola marrón y un poco negra. Melenas es muy simpático, no suele morder a gente al menos que le molesten. Es un caballo domado, sabe trotar, galopar, saltar...

Está en la hípica "Gaubea" que está en  Vellojín (cerca de Espejo). Como Melenas es un caballo manso mucha gente quiere montar encima de él. En esa hípica hay muchos profesoras y profesores que le quieren mucho, mis profesores favoritos se llama: Nagore y Unai.

Yo he montado encima de Melenas muchas veces y nunca me ha tirado de su lomo. Todas las veces que he ido a esa hípica me ha tocado con él y espero que siga siendo así, porque creo que es el mejor caballo del mundo.

Aiora Anthonisen Antolin
talde morea 3. zikloa
Zumarra gela


OLEKI ASMATUA
GUSTATZEN ZAIDANA
Niri asko
gustatzen zait 
zaldian ibiltzea,
trokoton-trokoton!
saltoekin ale-hop!
galopean azkar!
trotean ipurdia,
gora eta behera!


Eta sukaldatu,
arrautzak ploff!
patatak txop-txop!
eta purea ssssssshh!



Saskibaloia ere,
botekin, pasekin
eta noski, tiroekin 
plin, plan, plun...!
kanasta !!!


Uxue Perez 
talde urdina 
pagoa gela


2015-12-02



PINOTXO SUDUR TXIKI

Bazen behin mutiko bat Pinotxo izenekoa, beti zegoena egia esaten.
Egun batean esan zion amak:
-Pinotxo, joan zaitez ogia erostera.
Resultado de imagen de pinocho-Bai ama, orain joango naiz, baina dirua eman beharko didazu.
Amak baietz esan zion.
Ogia erostera joan zen eta ogia amak eman zion dirua baino garestiagoa zen.
Pinotxo hurrun bizi zen, eta ez zuenez etxera joan nahi, esan zion dendariari:
-Hurrun bizi naiz eta ez dut etxera joan nahi. 
Eta dendariak doain eman zion ogia.
-Kaixo Pinotxo, zer moduz?. Erosi ahal duzu ogia?
Pinotxok erantzun zion:
-Bai ama.
-Pinotxo bueltak mesedez.
-Tori ama, 2 euroak emanez.
-Ogia doain eman ahal dizute?
Eta Pinotxok baietz esan zion, 3 euro balio zuela eta ez neukanez diru hori, doain eman dit.

- Esan diot etxera etorriko banintz, nekatu egingo nintzela, hurrun bizi naizela eta ez dudala nahi etxera joatea. 

Orduan amak betiko moduan sinetsi egin zion, eta Pinotxok lagundu egin zion bazkaria prestatzen.

Hurrengo egunean Pinotxo dendara joan zen eta dendariari falta zen euroa eman zion. Dendaria pozik, Pinotxok egin zuen ahaleginarengandik bere etxetik etortzeaz, piruleta bat eta regaliz bat eman zizkion, denderia eta Pinotxo lagunak egin ziren betirako.

OIER ZURITURIZA, 3.ZIKLOA, TALDE LARANJA, EZKIA GELA



MUINO


Bazen behin "Muino" deitzen zen mendixka bat. Denetarik zuen: paisai ederrak, zuhaitzak loreak (landareak), ibaiak, animaliak, lakuak eta abar...
"Muino" Bizkaiako barnealdean bizi zen, bera mendi altu batzuekin bizi zen, eta berak uste zuen mendi hartean bizi zenez bera ere mendi bat zela, baina ez bera txikia zen mendi bat izateko, eta denak barre egiten zioten, mendia zela uste zuelako.
Baina... mendi batzuk nola egin ahal zioten barre?
Ba, bai egin ahal zioten, haizearen bidez komunikatzen zirelako. Badakizue nola mendira goazenean nola haizeak gogor jotzen duen?
Ba hori da mendiek elkarren artean komunikatzen diren modua.
Egun eguzkitsu batean bi mutiko "Muino" igotzeko geratu ziren, bazkaria eta merienda ekarri zituzten, oso ondo pasatu zuten, eta inbidiaz eta triste inguruko mendiei begiratu zien, baina "Muinok" begiratu zuenean, aurpegian irribarre bat agertu zitzaion:konturatu zen mendi haietan ez zegoela alaitasunik, oso zailak zirelako igotzeko, eta pozik jarri zen bera inguru artako mendirik alaiena zela jakinda. Berarengana ume eta mendizale ugari joaten ziren oso paisai politak zituelako eta umeentzat "Muino" oso egokia zelako, oso ongi eta gustura egoten ziren.

GEHIAGO EZ ZUEN BESTE MENDIEN INBIDIARIK IZAN!!!

EIDER KORTABARRIA  TALDE URDINA  3.ZIKLOA  PAGOA GELA

2015-12-01

ARGAZKITIK TESTURA

                      
                       POBRETIK ABERATSERA


Egun euritsua zen, jende asko zebilen kalean alde batetik bestera, euritakoekin eta arropa garbi eta dotoreekin, baina bazegoen mutil bat beti kale estu eta zahar batean zegoela.Beti bustita eta zikina zegoelako, eta lo kartoizko kutxa batean egiten zuen .Janaria zaborretatik ateratzen zuen , ez zeukalako dirurik ezer erosteko, jende askok ikusten zuen, han egunero egunero , triste eta bakarrik, baino inori ez zitzaion axola.

Zori onez neskato batek gizona ikusi zuenean berari eman zioten paga, hau da bi euro gizonari eskeini zizkion, berak oso pozik hartu zizkion eta eskerrak eman zizkion.Gero ondoko denda batera sartu eta kolere askoko zeozerk atenzioa deitu zion. Dendakoari galdetu zion ea zer den eta erantzun zion koloretako globoak zirela, berari asko gustatu zitzaizkion, denbora bat pentsakor egon eta gero, erosi egin zituen.Kalera irten zen, eta globoak puzten hasi zen, globoak tolestuz formak egiten hasi zen:txakurrak, zaldiak, lazoak , txapelak, koronak, ...
Umeei asko gustatzen zitzaien globo haiek, eta erosi eta erosi egiten zituzten, lortzen zuen diruaz globo gehiago erosten zituen eta orain globoak saltzen lan egiten zuen.
Denborarekin diru gehiago eta gehiago lortzen zuen, eta azkenean aberatsa eta ospetsu izaten bukatu zuen.

ERREZETA




                                  ERREZETA  (PIZZA)


      OSAGAIAK
     ·Irina
     ·Ura
     ·Tomatea
        ·Gaztaia
     ·Urdaiazpikoa

      ELABORAZIOA
     1.Bol bat hartu eta irina eta ura bota, eskuekin dena nahastu            masa egin arte.
     2.Masa egindakoan mahai gainean zabaldu eta tomatea bota leku guztietatik.
     3.Ondoren gaztaiarekin tomatea estali, urdaiazpiko zatiak bota        eta laban sartu 200 gradutan.
     4.Hamabost minutu ondoren labetik atera eta ikusiko duzu              zelan gogortu den.
     Azkenean,zatitu eta jatera!!!!!