2015-12-02



PINOTXO SUDUR TXIKI

Bazen behin mutiko bat Pinotxo izenekoa, beti zegoena egia esaten.
Egun batean esan zion amak:
-Pinotxo, joan zaitez ogia erostera.
Resultado de imagen de pinocho-Bai ama, orain joango naiz, baina dirua eman beharko didazu.
Amak baietz esan zion.
Ogia erostera joan zen eta ogia amak eman zion dirua baino garestiagoa zen.
Pinotxo hurrun bizi zen, eta ez zuenez etxera joan nahi, esan zion dendariari:
-Hurrun bizi naiz eta ez dut etxera joan nahi. 
Eta dendariak doain eman zion ogia.
-Kaixo Pinotxo, zer moduz?. Erosi ahal duzu ogia?
Pinotxok erantzun zion:
-Bai ama.
-Pinotxo bueltak mesedez.
-Tori ama, 2 euroak emanez.
-Ogia doain eman ahal dizute?
Eta Pinotxok baietz esan zion, 3 euro balio zuela eta ez neukanez diru hori, doain eman dit.

- Esan diot etxera etorriko banintz, nekatu egingo nintzela, hurrun bizi naizela eta ez dudala nahi etxera joatea. 

Orduan amak betiko moduan sinetsi egin zion, eta Pinotxok lagundu egin zion bazkaria prestatzen.

Hurrengo egunean Pinotxo dendara joan zen eta dendariari falta zen euroa eman zion. Dendaria pozik, Pinotxok egin zuen ahaleginarengandik bere etxetik etortzeaz, piruleta bat eta regaliz bat eman zizkion, denderia eta Pinotxo lagunak egin ziren betirako.

OIER ZURITURIZA, 3.ZIKLOA, TALDE LARANJA, EZKIA GELA



MUINO


Bazen behin "Muino" deitzen zen mendixka bat. Denetarik zuen: paisai ederrak, zuhaitzak loreak (landareak), ibaiak, animaliak, lakuak eta abar...
"Muino" Bizkaiako barnealdean bizi zen, bera mendi altu batzuekin bizi zen, eta berak uste zuen mendi hartean bizi zenez bera ere mendi bat zela, baina ez bera txikia zen mendi bat izateko, eta denak barre egiten zioten, mendia zela uste zuelako.
Baina... mendi batzuk nola egin ahal zioten barre?
Ba, bai egin ahal zioten, haizearen bidez komunikatzen zirelako. Badakizue nola mendira goazenean nola haizeak gogor jotzen duen?
Ba hori da mendiek elkarren artean komunikatzen diren modua.
Egun eguzkitsu batean bi mutiko "Muino" igotzeko geratu ziren, bazkaria eta merienda ekarri zituzten, oso ondo pasatu zuten, eta inbidiaz eta triste inguruko mendiei begiratu zien, baina "Muinok" begiratu zuenean, aurpegian irribarre bat agertu zitzaion:konturatu zen mendi haietan ez zegoela alaitasunik, oso zailak zirelako igotzeko, eta pozik jarri zen bera inguru artako mendirik alaiena zela jakinda. Berarengana ume eta mendizale ugari joaten ziren oso paisai politak zituelako eta umeentzat "Muino" oso egokia zelako, oso ongi eta gustura egoten ziren.

GEHIAGO EZ ZUEN BESTE MENDIEN INBIDIARIK IZAN!!!

EIDER KORTABARRIA  TALDE URDINA  3.ZIKLOA  PAGOA GELA

No hay comentarios:

Publicar un comentario