2016-12-16

Olerkia (Atlhetic)

Olerkia


Atlhetic nire betiko taldea 
txikitan mesu bat idatzi 
lau urte pasa
eta oraindik 
erantzunik ez ikusi.
Urteak pasatzen dira 
ahastu egingo ziren?
nire bihotz pobrea
itzaroten dabil
ai pobrea 
bidali baina ez itzuli.

ALAITASUNA (OLERKIA)

     


                                                                 ALAITASUNA           

Nire aitarekin beti jolasten 
baina beti zaila irabaztea.
Jolasten hasten garenean beti pozez.
Batzuetan irabazi eta beste batzuetan galdu.
Irabazten dudanean beti pozarekin
baina galtzen dudanean ez hain pozik!!!
Jolastean 
azkarra izaten 
horrela beti
irabazten.
Ez naizenean azkarra
batzuetan galtzen.

Nire amarekin 
pilotara jolasten.
Nire ama ez da oso ona
baina ni ere ez
pilota suabe botatzen
nire amak hartzen du.
Nire amak  botatzen didanean 
ni pilota hartzen.
Batzuetan irabazi
 eta beste batzuetan galdu
baina ni beti pozik
       jolasten.

2016-12-02

Peru mutikoaren ipuina


       -Ba ... gauza bat kontatu nahi dizue - dio Peruk atzamarra jasota - Baina ezin da errepikatu                    hemendik kanpo.
       - Kontatu, kontatu, Peru, guk ez diogu inori esango eta. - erantzun du ondoan dagoen neska batek.

Peruk ahotsa ttipitu du sekretu bat kontatzera doanak egiten duen legez, horixe egingo baitu berak. Eta hasi da lagunei ipuina kontatzen.
Nik, lehenengo batean, etxeko ganbaran negarrak entzun eta amari deitu nion:
       
       -"Amaaa, Amaaa".
Ama eta biok adi jarri ginen.
        -Ez dut ezer entzuten, maitia, katuak izango ziren. Egizu lo trankil. Katuak izan ala ez izan, gau osoan sentitu nuen nor edo nor negarrez ganbaran.
Beldur ikara ematen zidan negar hark.
Hurrengo gaua heldu zen...eta ahotsak gero eta beldurgarriagoak ziren.
Peruk gauetik gauera gero eta beldur gehiago zuen eta hurbilago zeuden.

        -Ni gauero beldurtuta nengoen!! - Esan zuen Peruk.
        -Egun batean ohetik altzatu nintzen eta ganbarara igotzen hasi nintzen. Beldur handia neukan baina deskubritu nahi nuen zer zegoen ganbaran. Atea zabaldu nuen eta ez zegoen ezer!! Guztia isil-isil zegoen, baina atea zarratu nuenean berriro zaratak entzuten ziren. Gau guztia nor zen bilatzen nenbilen eta ez nuen ezer topatu. Harrezkerotik ez nuen ezer entzun.
         -Peruren lagunak barrezka hasi ziren.
         - Zergatik hasi zarete barrezka?
          -Gu izan ginelako!!-  Esan zuen Peruren lagun batek. Eta une horretan konturatu zen Peru bere lagunak izan zirela.


                                                              ASIER PAGAI
                                                              TALDE MOREA
                                                               3.ZIKLOA
                                                                EZKIA GELA      Resultado de imagen de buhardilla                          
 


2016-11-25

Descripción de animal: Lur, la perra de mi tio

                                       

                                                         Lur, la perra de mi tío

Lur es una perra de cuatro meses. Tiene tres mezclas, su padre tiene mezcla de husley y pastor vasco y su madre es un seter. Lo más curioso son sus ojos, porque tiene un ojo marrón y el otro lo tiene azul.

Es muy cariñosa y muy lista, a veces hace alguna travesura como por ejemplo: comerse las zapatillas, rovar salchichon... corre muy rapido, cuando empezamos a comer, se queda debajo por si le cae algo de comida.

Es una perra recojida de una casa. Los dueños de  aquella casa tenian dos perros que tubieron cachorritos y de ahi viene Lur. Tiene muy buena vista pero holfatea aun mejor.

Lur es una perra preciosa que ésta aprendiendo muy rapido, que la quiero mucho, y sin duda creo que va a ser una perra super buena .

Mi tio tiene otra perra (Nela) que esta mayor y Lur le arrancaba los pelos de la cola pero cuando casi no le quedavan aprendio a no hacer eso. Tambien saca cosas del taller de mi tio pero  es normal, porque todavia es un cachorro. Esta creciendo muy rapido, ya hace caso a algunas ordenes. Lur es la perra mas buena que conozco y por eso la quiero tanto.  


Erik Lana
talde laranja
Hagina gela

2016-11-18

Andereño baten deskribapena


Bere izena Bego da, Durangon bizi da eta nire andereinoa da.

Niretzako oso guapa da, ez da oso altua, begi oso politak ditu, marroi kolorekoak eta ile grisa du, baina kurtso hasieran ile larrosa eduki zuen. Kopeta ez du oso txikia baina ezta oso handia ere. Sudurra pixka bat handia dauka, baina oso polita da. Belarri  txikiak eta politak dauzka. Bere irribarea oso handia da. Azala beltzarana dauka eta eskuak fin finak ditu. Bere janzkera piskatxo bat hippya da, koloretsua eta harrigarria, dena oso ondo geratzen zaio.

Ohitura moduan belarritakoak ipintzen dituela esan ahal da. Bere zaletasunen artean mendira joatea eta joztea daude. Oso maja da, ez da asko haserretzen.

Paula Carroza
Ezkia gela

2016-11-11

Baso misterotsua

Bazen behin mutil bat Beñat izenekoa, baso batean zegoen  han misterio bat zegoela esaten zuelako.
Behin, euria hasi zen eta kobazulo baten sartu zen.

Koba barruan argi bat zegoen eta Beñat argirantzat joan zen. Argian zegoen lekuan bi pasaleku zeuden, baina Beñatek ez zekien nondik joan, dona-dona egin zuen,eta ezkerreko pasalekutik joan zen. Ez zen ezer ikusten, baina linterna bat zuen, aurrera zihoan. Beldur handia zuen, oihu bat entzun  zuen eta korrika joan zen aurrerantz ez zen gelditzen. Beste argi bat ikusi zuen eta baso bat zegoen.

Han kartel bat zegoen hau esaten zuena:"zuhaitz handiena ikutzen baduzu, saria edukiko duzu, baina txarto egiten baduzu, berriro hasi beharko duzu".

Beñatek beldur asko zuen. Zuhaitz guztiak ikusten zituen,eta handiena topatu zuen. Bertan, beste kartel bat zegoen; "zuhaitz hau ikutzen  baduzu, saria edukiko duzu". Ikutu zuen eta pasaleku bat atera zen.
Pasaleku amaieran beste karte bat zegoen. Zorionak, saria duzu: segi aurrera". Azkenean misterioa argitu zuen: ilunabarra zen. Handik ere herri guztia ikusten zen. Oso polita zen. Denbora asko egon zen Beñat ilunabarrari begira..


(MIKEL SALTERAIN)

TALDE LARANJA-EZKIA GELA

2016-11-04

Deskribapen magikoa

Nik deskribatuko dudan laguna Selene da, 5. mailako neska argala da eta nahiko altua da.

Bere aurpegia obalo baten bezalakoa da, ilea marroi iluntzoa du, kopeta ertaina, begi marroiak, sudur txikia, belarri ertainak, irribarre polita, azal beltzarana, esku ertainak  eta hanka txikiak ditu.

Selenek "Primarreko " kamisetak eta mailak eramaten ditu.

Asko gustatzen zaio saskibaloia eta lagunekin jolastea. Bere lagunik onena ni, Amaia naiz.

Baina iluntasunarekin, Selene eta bere lagunik onena, Drakulaura eta Pinpirrin bilakatzen dira. Drakulaura banpiro bat da eta Pinpirrin maitagarria. Drakulaurak jendeari haginka egiten dio, odolaz elikatzen da, eta Pinpirrinek jendea osatu egiten du. Pinpirrin oso ona da jendearekin.

Drakulaurak ez du haginka egiterik nahi, horregatik Pinpirrinek jendeari laguntzen dio, lagunak dira. Oso ondo pasatzen dute jolasten batera.

                                                         Amaia Bullón
                                                         Ezkia gela
                                                         Talde larranja
Resultado de imagen de draculaura