2012-02-24

ALTXORRAREN BILA



Baziren ume batzuk arratsaldero parkean elkartzen zirenak. Oso ondo pasatzen zuten guztiok batera.
Arratsalde batean elkartu ziren Parke atrakziora joateko. Bidean zahar batekin elkartu ziren. Zahar horrek hitz arraroak esaten hasi zitzaizkien. Umeak izututa handik ospa egitea erabaki zuten.
Parke atrakzioetara heldu zirenean, berehala hasi ziren korrika alde batetik bestera. Hor lagun askorekin topo egin zuten. Elkarrekin atrakzio desberdinetan ibili ziren gora eta behera. Gozoki asko erosi eta jan zituzten. Itzel pasatzen ari ziren. Eguerdia heldu zenean zerbait jatea erabaki zuten. Bokata handiak jan zituzten. Bukatu zutenean ispilu magikoetara joan ziren. Han barre asko egin zuten zeukaten itxurarekin.
Parke atrakzioaren irteeran lehengo zaharrarekin topo egin zuten. Zaharrak oraingoan argiago hitz egin zuen. Zaharrak herri horretan altxor bat zegoela ezan zien. Umeek galdera asko egin zizkioten. Ea zelan zekien ..., ea ba al zekien non zegoen zehazki ...
Umeek galdetu zioten ea zergatik esan zien beraiei eta ez beste norbaiteri. Zaharrak zeozer berezia zutela esan zien. Umeak guztiz txundituta zeuden.
Zaharrak historio luze bat kontatu zien. Umeek adi-adi entzun zuten. Zaharrak bukatu zuenean mapa bat erakutsi zien. Umeek adi begiratu zuten mapa. Parke atrakzioan zegoen altxorra. Erabaki bat hartu zuten. Hurrengo egunean Parke atrakziora itzuliko ziren.
Bidean oso ixilik egon ziren. Parkera heldu zirenean elkarri agurtu zioten eta bakoitza bere etxera joan zen. Hurrengo egunean arratsaldean parkean elkartu ziren
eta Parke atrakziora joan ziren altxorraren bila. Mapa ireki zuten eta geziek markatzen zuten tokirantz abiatu ziren.Orduan geziak bukatzen ziren tokira heldu ziren. Ispilu magikoetan zeuden. Hor altxorraren bila hasi ziren. Denbora luzea eman zuten altxorraren bila. Azkenean altxorra aurkitu zuten. Altxorraren barruan txutxeria asko zeuden . Oso pozik jarri ziren. Txutxeria asko jan zituzten eta bete eginda bukatu zuten. Bakoitza bere etxera bueltatu zen. Hurrengo egunean aurreko abenturataz luzaroan egon ziren hitz egiten. Inoiz ez zuten abentura hori ahaztuko.
Lina Aranceta

2 comentarios: