2022-05-27

PERTSONA BATEN DESKRIBAPENA


Nik dekribatuko dudan pertsona baxua da. Aurpegi borobila du, ile luzea du eta orain dela gutxi moztu zuen baina luzea edukitzen jarraitzen du. Kopeta ez du oso handia, bere begiak berde argiak dira, sudur txikitxoa du eta ez da zorrotza apur borobila baizik. belarri txikiak ditu baina ia ez dira ikusten bere ileak tapatzen dizkiolako. Irribarre polita du, azal zuria du baina eguzkia ematen  dionean erraz iluntzen zaio. Esku txikiak eta hezurtsunak ditu.

Arropa desberdina janzten du, pandemiak utzitako herentzia ote?

Gelan formala eta langile da, nahi duenean. Sentimenduak ondo kudeatzn ditu, ez du askotan negar egiten edo nik ez dut ikusten negar egiten ia inoiz. Bere harremanak onak dira eta uste dut lagun asko dituela. Uste dut ohitura berezi bat ere ez duela, saskibaloia jolastea, bere txakurrarekin jolastea eta dantzatzea gustatzen zaio.

6.mailako neska bat da. Lankide jator bikaina.

Ba dakizue nor de? 


AIUR GORRITI MARTIN

3.ZIKLO, TALDE MOREA

No hay comentarios:

Publicar un comentario