2011-09-28

Zenbat balio du pertsona batek?



Pariseko hospital batean Peruko andre bat ume bat izateko puntuan zegoen. 5 minutu barru bere besoetan alabatxoa zeukan. Ile beltza zuen eta 6 kilogramo zeuzkan.

Aita eta ama umetxoaren izena eztabaidatzen ibili ziren. Azkenean Paula izena jarri zioten. Handik 2 egunera hospitaletik aireportura joan ziren, berriz Perura itzultzeko familia ikustera. Goizeko 11:00etako hegaldia hartu zuten. 11:00k heldu zirenean hegazkinean zeuden, gailetatxoak eta edariak banatu zituzten. Paula negarrez zegoen. 12 ordu beranduago Perun zeuden, aireportuan. Aitak kotxea hartu zuen Callaora iristeko, haien herrira. Ordu laurdenera Callaon, haien etxe aurrean zeuden! Familiak sorpresa bat prestatu zion haur jaio berriari. Atea zabaldu zutenean argia itzalita zegoen, amak argia piztu zuenean... denek sorpresa ohiukatu zuten. Denak oso pozik zeuden. Baina ipuinarekin jarraitu baino lehen bada gauza bat jakin beharko zenuketeena pobreak ziren. Handik urte batera gauzak txarrera joan ziren, pobreak zirenez ez zuten dirurik haurtzaindegia ordaintzeko. Orduan ezer pentsatu gabe, Amazonako oihanean utzi zuten. Hurrengo egunean erroreaz konturatuta Paularen bila joan ziren. Leku berdinera joan ziren, Paula utzi zuten lekura, baina... Paula ez zegoen!!!
Handik aurrera inork ez zuen ezer jakin Paulari buruz. Ahala bazan edo ez bazan sar dadila Abadinoko plazan.
Maddi

2011-09-22

ANTARTIKA DESEGITEN ARI DA.



Milaka urteetan Antartitako glaziarrak aldaketarik gabe egon dira, baina gaur egun desegiten ari dira. Mundua asko kontaminatzen dugunez lurra berotzen ari da eta. Horrela jarraitzen badugu mundu osoa urez bete egingo da. Hori gertatzen bada denak janari barik geldituko gara eta hiltzeko posibilitate handia daukagu. Agur eta kontuz ibili.
Unai Andrés.