2011-03-25

Urtarorik onena

Urtarorik onena (7)
azkenik heldu da, (6)
udaberria dugu (7)
denok gustokoena (6)

Jende guztia dabil (7)
txora-txora eginda (6)
maitasuna ote da (7)
buruan duguna? (6)



Amaia Renabales
Landako eskola

2011-03-24

Tutankamonen maskara

TUTANKAMONEN MASKARA
Baziren behin bi haur, Peio eta Ane deitzen zirenak. Peiok hamar urte zituen eta Anek bederatzi. Tutankamonen maskara ikustea zen haien ametsa, baina horretarako diru asko irabazi behar zuten.
Lehenengo, pankartak idatzi zituzten. Pankartek esaten zuten: Tutankamonen maskara ikusi nahi dugu, baina zuen laguntza behar dugu, eman dirua mesedez.
Euro bat bakarrik eman zien jende arraro horrek. Beraz, Peiok esan zion Aneri lan bat bilatu behar zutela diru hori lortzeko.
Anek esan zion :
- Bai baina zein lan?
- Baaaaaaaa … utzi pentsatzen?
- Badakit ni nire tronpetarekin abesti bat joko dut eta diru asko irabaziko dugu.
- Eta nik zer egingo dut Peio? - esan zuen Anek.
- Zuk dantzatu egingo duzu, ados?
- bai, bai ados nago
Dantzatzen eta tronpeta jotzen hasi ziren. Baina, euria hasi zen.
- Orain zer Peio? euria egiten du eta gu hemen tronpeta jotzen eta dantzatzen ari gara.
- Ez, goaz beste lan bat egitera.
- Orain zuk Ane, zer egingo dugu?
- Taberna batean lan egingo dugu, ados?
- bai, bai ados nago.
Lan egiten hasi ziren eta jabeari esan zioten:
- Aizu! baina zenbat ordainduko digu lan hau egiteagatik?
- Egunero 20 euro bakoitzari.
- Ederto orduan !
Hilabete bat barru Peio eta Ane Egiptora joan ziren Tutankamonen maskara ikustera.
Hor jende on eta gamelu asko ikusi zituzten. Piramidean ere ikusi zituzten. Izugarriak ziren, gero El Kairoko Museora joan ziren eta gela txiki baten aurkitu zuen beraiek hain gustuko zuten maskara. Urrezko eta urdina zen. Momia asko zeuden eta beldur apur bat ematen zuten
Peiok eta Anek oso ondo pasatu zuten bidai horretan, eta Egipto oso polita iruditu zitzaien.

Igor Gomez Jareño

Txisteak

2011-03-22

Nire amama

Zaplaztekoa,zaplazteko!
Nire amamaren errieta,
hori egiten du,
nire osasuna dela eta.
Berak errieta egiten dit,
maite nau eta.
Nik berarekin haserre banaiz
gero...txarto sentitu ere.
Etxera noanean,
amamari musua ematen diot,
berak afaria egiten dit,
eta ondo konpontzen gara berriz.

2011-03-18

Eskola

Goizean goiz
esnatzen gara,
arin-arin eskolara
joaten gara,
gelan ikasi eta ikasi
aritzen gara,
poz-pozik patiora
ateratzen gara,
tirrin-tirrin txirrinarekin
gelara bueltatzen gara.

2011-03-17

Deskribapen magikoa


Nik deskribatuko dudan pertsona telebistan agertzen da. Bob esponjan agertzen da. Uretan kasko bat eramaten du, lurrean ez du kaskorik eramaten lurreko animalia bait da. Karate egiten du, pertsona bezala oso ona da . Bob esponjaren oso lagun ona da. Bere janzkera buzo espaziala da. Bob esponjak dakien guztia berak erakutsi dio. Arrainontzi batean bizi da, Crustaceo Crujientera joaten da

NOR DA?

Markel

2011-03-16

txakurrak


TXAKURRAK

Txakurra ugaztun haragijale bat da. Txakurrak orain dela 12.000 urte etxekotu zela esaten dute eta beste batzuek 150.000 urterarte luzatu ahal dugula epe hau, esaten dute.

Orain txakur arraza asko daude, batzuk txikiak. Txakur arraza bakoitzak gauza baterako balio du: adibidez: Artzain txakurra, ehiza txakurra, etxea zaintzeko txakurra ... Herri batzuetan lan ere egiten dute. Txakurrek kiroletan ere parte hartzan dute.

Txakurrak hamar hilabete betetzean, kume aroa bukatzen zaio eta heldua izaten ikasten hasi behar da.

Hortik aurrera txakurrak ondo egoten ikasi beharko du. Ikasteko erabiltzen diren gauzetako batzuk jolasa eta janaria da.

Euskal Herrian ez dago beste herri batzuetan dauden txakur kantitatea.

Niri gehien gustatzen zaidan arraza Golden Retriebre deitzen da.

Hori da txakurrei buruz dakidana. Laster arte!!!!
Lua Burón 3. zikloa (gorria)

IRUDIMENA ASKATUZ

Jausgailutik botatzea oso esperientzia polita izan behar da.
Bertigo handia ematen dit niri baina poza itzela ere. Beheruntz joatean, aireak aurpegian jo eta txilinbueltak egitea... Zelako gozada!
Txoriak ikustea nire ondoan airetik eta ni hegan egiten... Ze ondo!
Baina beheruntz begiratzean berriro zorabioa sartzen zait eta gauza atseginak burura datozkit, hori oso ondo dagoela pentsatu dut.
Begiak itxi eta ametsetan hasi naiz... Baina bota naizen hegaxkinak jausgailuak zabaltzeko sistema bat du eta horixe zabaldu egin da.
Bat- batean geldirik gelditu naiz, beherantz neraman abiadura moteldu da. gero oso suabe lurrera noa minik egin gabe, zorabiatuta grabitatea sentitzeagatik.
Hau da nik irudikatu dudan esperientzia.

MARTIN BIKANDI SAN MILLAN

2011-03-10

Cuentos

Pasaden astean bezala aste honetan  audio Blogak egin ditugu, hiru grabazio:

Las Golden Girls 
Maialen Marquezek egina, 






Hipikaren deskribapena  
Leire Burgosek egina eta 







Sensación Emocionante 
Marta Corderok egina.





2011-03-03

Audio-testuen inaugurazioa

Guk gaur lehenengo aldiz testu batzuk audio moduan igo ditugu blogean.
Lanen testuen egileak hauek dira: Sabin Zenarruzabeitiak ipuina egin du, "Un viaje espacial" izenekoa, Paule Aguirrek "Juneren deskribapena" egin du eta azkenik Ainhoa Labakak "Eguzkiaren eskutitza" egin du.
Gu oso pozik gaude audioaren grabaketen  lehen aldia izan delako.