Zeu zara nire laguna
Nik ikusten dudan ilea
zure ile luzea da.
Nik ikusten dudan sudurra
zure sudur txikia da.
Nik ikusten dudan ahoa
zure aho irribarretsua da.
Nik ikusten ditudan besoak
zure beso sendoak dira.
Nik ikusten ditudan eskuak
zure esku dantzariak dira.
Nik ikusten ditudan hankak
zure hanka arinak dira.
Nik ikusten ditudan begi politak
zure begi alaiak dira.
Nik ikusten dudan bihotza
zure bihotz gozoa da.
Bai, zeu zara
nire lagun maitagarria!
Nuria Castillo talde laranja 3.zikloa
Mitologiaren trena
Basajaun,
tren geltokia dabil
-Berandu iritsiko naiz festara!
Lamia,
tren geltokia dabil
-Berandu iritsiko naiz ileapaindegira!
Sorgina,
tren geltokian dabil
-Zugarramurdirako trena zein da?
Iratxoak,
tren geltokian dabiltza
-Tren hori!
-Ez bestea!
Olentzero,
tren geltokian dabil
-Ume honek bizikleta bat nahi du...
Maridomingi,
tren geltokian dabil
-Pago bat ekarri dizut, egizu ikatza, Olentzero!
Baserritarra,
tren geltokian dabil
-Berandu iritsiko naiz eguzkilore haziak erostera!
Tartalo,
tren geltokian dabil
-Berandu iritsiko naiz okulistara!
Non dago trena?
Gure mitologia mundua apurtzen ari da!
Naia Pascual talde Urdina 3.zikloa