2016-04-27

DESCRIPCIÓN DE PERSONAJE: DARTH VADER

Darth Vader es el malo de la película Star Wars. Es el líder de la tropa. Es el padre de Luke Skywalker.


Tiene una espalda láser y una tropa de clones que van vestidos de blanco, marrón claro, negro y verde. Su jefe, viste una capucha negra y su cara es blanca. Él vive en el espacio, en la Estrella de la muerte, una gran nave espacial.

Darth Vader es muy alto. Su cara es un poco ancha. Su pelo es marrón, y no lo tiene, ni muy largo ni muy corto. La frente es un poco ancha. Los ojos negros. La nariz normal. Sus orejas son medianas. Tiene cicatrices en la cara. Él siempre viste con guantes, pantalones, camisa, calcetines, botas y casco negro.

Su comportamiento es brusco y malo. No se relaciona con nadie. Su característica principal es una espada láser. Lleva años intentando matar a Luke Skywalker, Han Solo, Chewbacca, Leia etc.

Alain Lopez, Talde Urdina, 3.zikloa



TXANOGORRITXO GAIZTOA


Bazen behin Txanogorritxu gaizto bat eta Otso jator bat.
Goiz baten Otsoa menditik zebilen, eta bat-batean Txanogorritxo agertu zen. Otsoak txokolateko gailetak zeramatzan eta Txanogorritxok lapurtu zizkion Otsoari, eta gailetak bere amarentazat ziren!

Orduan Otsoak joan bere amaren gana eta ezan zion:
- Ama ama! Txanogorritxok gailetak lapurtu dizkit.

Eta Otsoaren ama Txanogorritxuaren amaren gana joan zen.
Txanogorritxoren amak neskatilari zigortu zion egun oso bat etxetik atera gabe.

Orduan Txanogorritxo konturatu zen txarto egin zuela eta bakarmena ezkatu behar zion Otsoari.
Hori egin zuen eta ezan zion ez zuela berriro egingo.

- Barkatu Otso! Badakit oso txarto egin dudala. Baina ez dut berriro egingo.

Eta gero beti oso ondo bizi izan ziren elkarrekin.

AMAIERA

Alba Herrera, 3. Zikloa, Ezkia gela.

2016-04-20



IPUINA: "ZIENTZILARI ZOROA"

Bazegoen  Donostian mutiko bat, oso azkarra eta oso jatorra zena. Eskolan ere lan asko egiten zuen eta Ebaristo zuen izena.

Behin batean Ebaristok 18 urte zeukanean, zientzilari izateko ikasten ari zen. Asko ikasi eta oso ondo egiten zituen frogak.


Bapatean,...zoratu egin zen, gehiegi ikasteagatik, baina hala ere, zientzilari titulua atera zuen.

19 urtekin, zientzilari talde batek kontratatu zuen lan egiteko, talde horretan oso jende gutxi zegoelako lanean. Azkenean hartu egin zuten,eta oso posik egon ziren berarekin. Lan guztiak ondo irtetzen zitzaizkiolako,eta esperimentuak ere. Bere laneko neska bati esan zion ea nahi bazuen bere andregaia izatea. Emakumea pentsatzen egon zen egun batzuetan,eta azkenean baietz esan zion, eta hortik lau hilabetera ezkondu egin ziren. 

Bi seme-alaba eduki zituzten, Peio eta Ane jarri zieten izena.
Ebaristo eta andrea zahartzen hasi ziren, eta lantokian gauza bat ekarri beharrean,beste gauza bat ekartzen eta txarto ikusten ere hasi ziren. Ebaristo eta bere andrea lanetik bota zituzten. Ebaristok empresa berria sortu zuen, eta "EBARISTO ZIENTZILARIA "deitu zion.

Azkenean, 70 urte zituela oraindik, lanean zegooela, bihotzekoa eman eta hil egin zen. Bere seme-alabek hilda aurkitu zuten. Udalak monumentu bat eraikin zuten bere etxearen aurrean, oso zientzilari trebea eta ona izan zelako.

Aingeru Bernaola, 3.zikloa, Talde Urdina, Pagoa gela




PERRETXIKO TORTILLA

Egun euritsu batean Mikel eta Peru, bikiak, etxean aspertuta zeuden.
Peruk galdetu zion Mikeleri:
-Aizu Mikel, zer egiten dugu?
-Goazen basora perretxiko bila
-Ideia ona, goazen!

Biak otsara hartuta basora goan ziren. Basoan lehenengo perretxikoa aurkitu zuen Mikelek. Oso pozik esan zuen:
-Begira Peru lehenengo perretxikoa, ederra ehhhh?
-Bai, benetan, izugarri handia da 

Mikelek eta Peruk, pozik aurrera jarraitu zuten. 
Etxerako  bidean, Peruk perretxiko handi bat aurkitu zuen, eta nola ez? otsara bota zuten.
Etxera heldu eta bazkaltzeko ordua zen.


Mikelek esan zion aitari:
-Aita gaur bazkaltzeko perretxiko errebueltoa.
-Ondo da, lan izugarria egin duzue mendira joaten, eta nola ez, guzti hauek aurkitzen.

Aitak errebueltoa egin zuen, eta bazkaltzeko jan zuten. 
Gozo-gozo zegoen.

Oier Zurituriza, 3.zikloa, Talde Laraja, Ezkia gela 

2016-04-13




Marrazo maltzurra eta txerritxua

Bazen behin txerritxu bat 10 urtekoa bere etxean zegoena. Txerritxua Santi deitzen zen, eta bere etxea egiteko: adreiluak, zementua, pala eta... behar zituen. Santik txakur bat zuen eta Whisky deitzen zen. eta goizero Santi eta whisky arrantza egitera joaten ziren. Egunero 6 sardina ematen zizkion beti afaltzeko. Santik esaten zion whiskyri :

 -Whisky , salto!
- Whisky , boltereta !
Horrela ematen zion sardinak.
Seigarren astean, beti bezala, joan ziren arrantza egitera. Eta ailegatu zirenean itsasora, hasi ziren arrantza egiten eta batbatean, marrazo handi bat harrapatu zuten! 
Halako batean marrazoa uretara salto egin zuen. Santi eta Whisky sardina bat eman zioten. Gero marrazoa hil egin zuten eta gero jan zuten!!!


Suar Ormaetxea Talde Urdina 3.Zikloa Pagoa Gela

                               
             SENTSAZIO ZIRRARAGARRIAK

Nik gogoratzen dudan sentsazio zoragarri bat futbolean hasi nintzenean da. Egun batean bigarren mailan  irteera bat eta gero, ohar bat eman ziguten. Ohar horretan, Landako eskolan zein kirol egin ahal genuen jartzen zuen. Nik futbola egin nahi nuela erabaki nuen, nola ez! 
Nire amak, argazki bat atara zidan, papera betetzen nuen bitartean. Oso zoriontsu nintzen. Beste egun batean, nire amak taldeko delegatua zenez, entrenatzaileekin bilera bat eduki zuen. Bilera Landako ondoan izan zen, Murueta Torren. Nire amak hitz egiten zuen bitartean, ni nire anaiarekin egon nintzen jolasten. Bilera amaitu zenean, ama, anaia Eneko eta hirurok etxera joan ginen. Bidean, amak zertaz hitz egin zuen kontatu zidan: Entrenatzaileak Javi eta Leire zutela izena, eta zer postutan jolastuko nuen: AURRELARIA! 
Poz-pozik joan nintzen etxera jolasteko gogo handiarekin.

Asier Suarez Talde Urdina 3.Zikloa Hagina Gela

2016-04-06





Ipuin sortu  marrazkian oinarrituta 

Bazen behin neska bat Marta deitzen zena. Kaletik zihoala bere txakurrarekin txori polit bat ikusi zuen hegan egiten.

Bere atzetik arineketan joan zen eta konturatu baino lehenago galduta zegoen. Txoriak zuhaitz batera igo zen eta neskatilak zuhaitzaren gerizpean jesarri zen negarrez. Txakurrak Marta negarrez ikusi zuenean animatzen saiatu zen, eta saltoka hasi zen adierazteko berarekin jolastu nahi zuela. Txakurra ere penaz bete zen Marta negarrez jarraitzean etxerako buelta ez jakitean. Marta negar eta negar ibili ondoren logurea sortu zitzaion etzan zen lurrera eta lokartu zen. Amets baten sortu zen baina amets horretan ez zuen ezer ikusten, dena beltza zegoen. Bat-batean ahots bat hasi zen esaten:
- Martatxo maitea, ez egin negar laster gauza zoragarri bat gertatuko zaizu.
Eta orduan berriz esnatu zen. Gora begiratu zuenean zuhaitzaren txoritxoak berarengana hegan egin zuen eta bere besoan gelditu zen. Txoriak bere mokoarekin Marta besotik tiratu zuen bera altxatzeko. Martak begiratu zuen eta orduan altxatu zen. Txoriak txioka hasi zen Marta bere atzetik joateko eta poliki -poliki hasi ziren ibiltzen. Denbora pasa ondoren txoria Martaren etxera ailegatu zen.

Neskatila oso pozik jarri zen eta txoriari janari asko eman zion. Bere gurasoak afaria prestatzen ari ziren eta neskatilak besarkada handi bat eman zion. Handik aurrera ez zen animalien atzetik joango 

      
Jia yuan Wang 
Talde Berdea 3.zikloa 
Hagina gela 

SENTSAZIO ZIRRARAGARRIA

9 urte nituenean, gau batean gertatu zen hau:
Nire aita, niri behin eta berriz, etxeko zapatak janzteko aritu zen, ni nire amarengana korrikan joan nintzen, nire ama sukaldean zegoen eta mahai tresnen garbigailua zabalik zegoen, mahai tresnen garbigailua ez nuen ikusi eta ertzarekin berna hezurrean jo nintzen; negarrez hasi nintzen eta nire amak dutxara sartu ninduen, zauria garbitzeko.
Kotxea hartu eta Durangoko anbulategira joan nintzen. Erizainak zauria ondo garbitu eta lau grapa jarri behar zirela esan zidan, nik beldurra eta mina nuen, berriro ere negarrez hasi nintzen.
Erizaina grapagailuaz hurbildu egin zen eta ostiko bat eman nion beldurtu nintzelako, erizainak lasaitzeko esan zidan. Nire ama besarkatu nuen eta bitartean erizain (ausarta)grapak jarri zizkidan.








2016-04-04

deskribapen magikoa- Pepito Paato

                         PEPITO PAATO
Resultado de imagen de pato verde
Nik deskribatuko dudan pertsonaia Pepito Paato deitzen da eta ahate txiki bat da, 20cm neurtzen ditu eta 1m-ko mokoa du. Pepitok esaten du lagun gutxi dituela, eta beti berarekin daudela, baina lagun horiek bere gurasoak dira. Berak defentza bat du: bueltaka hasten da eta jo nahi dionari mokoaz jotzen dio. Pepito ez da eskolara joaten baina oso azkarra da. Matematikako bideoak igotzen diru YouTubera eta 30.000 harpidedun ditu, baina bere ``lagunak´´ ez dakite hori.

                                                                                         NURAL PEREZ