2014-01-30

DENTISTARENERA

Agirretarren goiz batean, ama Mari, aita Jesus eta ni neu Mikel, gozaltzen geunden. Zumoa, esnea eta gailetak. Bat-batean nire aitak gailetari kosk egin zion, eta hotz batean min handia hartu zuen. Amak susto galanta hartu zuen aitaren ohilukarekin. Amak galdetu zion aitari:
-Zer gertatzen zaizu?
-Ezebez, ezebezgailetari kosk egin diot, eta mina hartu dut hortzean.
-Goazen Jesus, min gehiago hartuko duzu bestela!
-Ez dut nahi! Badakizu beldurra diodala dentistari.
-Berdin zait, zure onerako da! Etorri zaitez mesedez, Mikel eta biok zure
ondoan egongo gara.
-Ondo da... -Azkenean kotxea hartu eta dentistarengana abiatu ginen.
Dentistarenera heldu ginenean, aita amaren gainera igo zen, salto batean.
-Beldur naiz! -Esan zion aitak.
Bat-batean dentista atetik agertu zen eta esan zuen:
-Jesus, sartu ahal zara.
-Orduan salto handi-handi bat eman zuen, eta lamparatik eskegi zen.
Amak jaisteko esan zion, baina alferrik. Ordu laurden bat igaro ondoren, jaitsi egn zen.
Sartu ondoren... ordu erdi barru, poz-pozik atera zen, piruleta handi batekin, esanez:
-Berriro etorri nahi dut!
Olatz Ereño
Talde morea
Ezkia gela
3.zikloa

LAGUN-MINA

Laguna, barkaidazu,
ez nuen zure bihotza
zauritu nahi.
Dena 
gaizki ulertu bat
izan da.
emaidazu eskua,
hiru arte kontatu
eta bukatzean...
bihotzetik idatzitako
olerkia onartu,
mesedez!
Nere biotzeko lagu-mina.

Ane Bilbao
3.zikloa
Zumarra gela
Urdin.I

San Juan de Gaztelugatxe

San Juan de Gaztelugatxe está entre Bakio y Bermeo.
Para llegar hasta San Juan de Gaztelugatxe hay que subir 230 escaleras.
Cuando llegues allí arriba, hay una campana que se puede tocar.
La costumbre es subir, tocar 3 veces la campana, y pedir un deseo.
Los huecos que hay en las escaleras, dicen que son las huellas de San Juan.
Para beneficiarse de su ayuda, hay que meter lo pies en las huellas para que se curen los callos, o, si dejas el sombrero, el pañuelo o la txapela, te cura el dolor de cabeza.
En San Juan de Gaztelugatxe, al lado de la ermita, hay un refugio pequeño en el que puedes comer. También hay unos baños que huelen muy mal.
Desde allí hay unas vistas muy bonitas: se ve el mar, muchos árboles, islotes...
Al lado hay otra pequeña isla: Aketz.
Abajo hay una playa llena de algas y a la que nadie suele ir a tomar el sol.
En San Juan de Gaztelugatxe hay 3 cruces.
Desde allí se ve a gente en canoas, buceando, pescando... en el mar.


Irene Costa
 3. zikloa
 Urdin Argia
 Hagina gela

2014-01-27

Guau

Jone Mateo 3.zikloa (urdina)

Miau

Daniel Patiño 3. zikloa (urdina)

Zorionak

Eneko Portela 3.zikloa (gorria)

Aholkua

Mikel Martínez 3. zikloa (gorria)

DEZKRIPZIOA


                                                             MAITASUNA


                           

5 urteko neska txiki bat da. Beheko eskolara doa, eta lan oso onak egiten ditu.. Ile marroia du, eta begi marroiak.                                                                                                                                                     Oso lagun ona da, eta oso maitagarria ere. Neskato argala da, fin-fina. Altuera handikoa izan ez arren,  toki guztietara  heltzen da. Bere zaletazuna bakarra jolastea da, eta nirekin jolasten du parkean.                             Amorebieta Etxanon bizi da. Oso azkarra da. min egiten denean altxatzen da kejatu gabe.                                                                                                                                                                                                  Nirekin bizi da.
        nor da?                                              
Aroa Porteiro
3.zikloa Gorria


                                                                                         
                                                                                                         





Zure espainak musukatu nahi ditut.
Zure bihotz handia ikusi nahi dut.
Hori da hori amodioa.

Eneko Martinez
            3.zikloa Talde:urdiña                                                        

FAMILIA ETA KILKERRA


                                          



FAMILIA
Familia alaia
eta handia
Pertsona maitez
betea.
Batzuk hobeak
baina  familia
beti familia.
Eta horregaitik
dut gustuko
nire familia maitea.
                                              Jon Aguirre
                                              Talde gorria
                                              3.zikloa

                                         

KILKERRA
Etorri da aurten ere
kilkerra nire etxe ondora
ez dut lorik bart:
pixa egingo diot zulora.
                                           Izaro Galimdo
                                           Talde urdina
                                           3.zikloa

2014-01-23

Scrach

Scrah-a gauza oso interesgarria da. Scracharekin gauza asko egin daitezke: animazioak, robotak programatu, eta abar.
Zure proiektua hasten duzunean, katu bat eta fondo zuri bayt izango dituzu. Katua aldatu dezakezu eta fondoa ere bai. Katuari edota zuk jarritako pertsonaira zuk nahi duzun kontrolak jarri ahal dizkiozu. Kontrol horien artean 6 kontrol mota daude:
Mugimendua, soinua, kontrola eta bete hiru gehiago. Pertsonaiak googletik atera ahal dituzu. Fondoa eta pertsonaia aldatzeko kontrolen ondoen dagoena klikatu behar da, eta orduantze aldatu ahalko dituzu.Zuk egindako pertsonaiak eta fondoak ere sartu ahal dituzu. Jolas mota asko egin daitezke, horien artean, ikasteko jolasak. Pertsonaiak  eta fondoak aparte, objetuak egin daitezke eta horiei ere mugimenduak jarri ahal zaizkie. Aplikazioa scrach.mit.edu-n deskargatu ahal da eta doain da. Windows erako balio du. Scrach.mit.edu-n ere beste pertsona batzuek egin dituzte lanak daude, eta erabili ahal dira, eta zuk egindako proiektua ere igo dezkezu.

Oihan Bedoya
3.zikloa
Urdin Argia
Pagoa gela

Nuestros temas preferidos


¿Hasta qué edad vive la mariquita?

Algunos piensan que los puntos que tiene son los sueños que viven. Es mentira. La mariquita vive poco más de un año. La mariquita más popular tiene siete puntos.


¿Podemos caernos de la tierra?
Como la Tierra es redonda, algunos humanos caminan boca abajo. Pero nadie se cae por que la Tierra atrae a todos los humanos, objetos etc, como un imán.



¿Por qué se tiene fiebre?
Normalmente la temperatura del cuerpo es de 37ºC. Cuando pasa de 38ºC tenemos fiebre. El cuerpo se calienta para matar a los microbios. La fiebre no es grabe, nos defiende. La fiebre en verdad es una defensa contra las enfermedades.

    ¿Cómo se retienen las cosas?

Nosotros tenemos dos memorias, la memoria corta y
la memoria larga. La memoria corta puede tener hasta 7 cosas durante un minuto. La memoria larga tiene recuerdos hasta hace años.Cuando leemos un número de teléfono, éste se queda varias horas en la memoria corta. Si lo leemos cada día se queda en la memoria larga.                           


¿Cómo se forma la niebla?

La niebla es un fenómeno meteorológico que no deja ver lo que está lejos. La niebla aparece cuando se enfría el aire. Pero el aire frío no retiene tanta agua como el caliente. Por eso aparece el agua en forma de gota. Como las gotas son tan ligeras permanecen en el aire. Si el viento es suave las gotas no se mueven y se forma la niebla.


Leire Romero
Berde Iluna
3. zikloa
Pagoa gela

KOLOREAK

Berde-berde musikaren CDa.
Hori-horia iluntzeko kolorearen txoria.
More-morea marrubiaren kolorea.
Marroi-marroia amamaren kotoia.
Zuri-zuria honekin bukatzen da nire olerkiaren izpiak.

Markel Fernández
Urdin Iluna
Zumarra gela

2014-01-20

Gure txikitxoa

Iraia Díez eta Ester Márquez 3. zikloa

Rastreator

Kimetz Bilbao eta Omar Lázaro, 3. zikloa

Dogi

Omar Lázaro 3. zikloa (marroia)

Salchichauto

Iraia Díez eta Ester Márquez 3. zikloa

Pepe el extraterrestre

Kimetz Bilbao 3. zikloa (Morea)

Palomitak

Larreako blogeroak

Pelikulan sartuta (Ipuina)

PELIKULAN SARTUTA
       
        Bi lagun, neska eta mutila, Jon eta Miren, zinemara joan ziren pelikula bat ikusten joan ziren. Egun horretan gertatu zena, burutik ere ez zitzaien inoiz pasatu eta beraiei gertatuko zitzaienik askoz gutxiago.
        Lekua hartu, argiak itzali, soinua piztu eta pelikula hasi zen, lehenengo hamar minututan dena behar zen moduan zihoan, beldurreko eszena bat agertu arte, lagunak, eskutik heldu eta konturatu barik pantaila handi horren barruan sartuta zeuden, mundu hori, izugarri desberdina zen, zuhaitzak hitz egiten zuten, bizitza zuten eta pertsonek ez zuten inori laguntzen ezta inorekin hitzik egin ere.
        Mundu horretan galduta zenbiltzan, ez zen benetako mundua, baina han barruan benetakoaren bezalako zen. Pertsona onak eta gaizkileak zeuden.
        Egun bi pasa ondoren, eta mundu horretako kaleak ikertu ondoren, parke bateko aulkian esertzea erabaki zuten, pentsatu behar zuten nola bueltatu beraien mundura. Horretan daudela, atzetik gizon batek ahoan zapi bat jarri zien eta berehala loak hartu zituen, ez ziren ezertaz konturatu.
        Esnatu zirenean, biak zeuden aulkiei lotuta, gela nahiko itsusi baten zeuden, beraien  aurrez aurre gaizkilea zegoen. Zelako aurpegia jarri zuten ikusita barrezka hasi zen.
__ Nor zara zu eta zer nahi duzu? _galdetu zuen Jonek
__ Zer nahi dudan? Hau bai galdera, zer izango da ba? D I R U A
__Hori bai ez dugula.
__ Baina, zure gurasoak bai, eta ordaintzen dute edo zureak egin du.
        Gazte biak ikaratuta geratu ziren, ez zekiten zer egin, eta gainera nola abisatu aitari? Ez ziren mundu honetakoak…
        Bahitzaileak laguntzaile bat zuen, mutil gaztetxo bat zen. Gaztetxo honek laguntzen zion, bere ama bahituta zeukalako. Jon eta Mireni begiratzen zien bakoitzean, bere amaz gogoratzen zen, eta erabaki gogor bat hartu zuen, gazte bi hauei laguntzea.
        Kalera irteteko aukera izan zuenean, poliziari abisua eman zien, bere kasua ere kontatu zien; poliziak lehenengo ama erreskatatu zuten, eta gero Jon eta Miren zeuden etxera joan ziren. Kontu handiz sartu ziren, inongo zaratarik egin gabe eta gaizkilea erraz harrapatu zuten. Eskuburdinak jarri eta kartzelara eraman zuten.
        Jon eta Miren aski geratu ziren, baina oraindik pelikularen barruan zeuden, eta nola bueltatu etxera?...
        Bat-batean, argi egin zen eta zineman agertu ziren, aukeratu zuten eserlekuetan. Biak barrezka hasi ziren, amets bat izan zela konturatu zirelako.
__ Zein aspergarria izan den pelikula hau!
__ Pentsa, ez dut uste inoiz lotan geratu naizenik.
        Bien artean hizketan irten ziren, eta gertakizuna komentatzeko kafe bat hartzera joan ziren.


Argiñe Lindez

LARREA ESKOLA 40. URTE

Larrea Eskola

   Larrea eskola duela 40 urte sortu zen. 1974an. Hasiera baten eskola "Colegio comarcal San Fernando" deitzen zen. Orain futbol zelaia dagoen lekuan lehen saskibaloira jolasteko lau kantxa zeuden eta kiroldegia dagoen lekuan H.F. egiteko eraikuntza bat. 
   Hasiera baten irakasle bat izaten zen gai guztiak ematen zituena eta ikasleek banakako mahaietan jesartzen ziren.  
  Ikasteko era ere desberdina zen, ikasle bakoitzak bere liburuak zituen eta horrez gain, ikasleek 14 urteraino eskolan egoten ziren; 7. eta 8.maila egiten zutelako.
  Aurten 40 urte beteko dira eta ikasturte amaierarantz eginkizun bereziak ospatuko ditugu, zuzendaritza taldea horretan murgilduta dago.

Ugaitz Larrinaga, Iker Urtiaga, Aroa Porteiro, Naiara Muñoz, Guliano Matei eta Koldo de Oliveira 3.zikloa gorria

La plaza tiene una torre (Olerkia)

LA PLAZA TIENE UNA TORRE 

La plaza tiene una torre,
la torre tiene un balcón,
el balcón tiene una dama,
la dama una blanca flor.

Ha pasado un caballero 
-¡quién sabe porqué paso!- 
y se ha llevado la plaza,
con su torre y su balcón
con su balcón y su dama
su dama y su blanca flor.



Tomas Junior Disla Garcia
3.zikloa talde larrosa







Orri merke mezprezatu 
misterio aurkitu zaitut:
maite dudan
misterio koadratua.
Gauza guztien artean
maite dudan
orri horituan


iskribatutako poema




             
                                                       Unai Parada
3. zikloa
talde: urdina
6. maila
URTEA

Badator urtea
 sorpresaz betea.
Mundua jaio zenetik
da gure urtea.

Egun pila ditu
ta da oso luzea.
Urtea da
gure bizitzaren haizea.

Urtea da 
nire erloju bakarra.
Amaitzen denean
da oso zakarra.

Kimetz Bilbao
3. zikloa
Talde morea

EGUZKIA LOTSAGABE




Neguko eguzkia
hain da lotsagabe,
eskualdera sartzen da 
lehiorik jo gabe.
                                                               





Argiñe Lindez
3.zikloa
Talde urdina


2014-01-16

APO LOTSAGABEA

Bazen behin errege eta erregina bi seme-alaba zituztela. Gaztelu batean zeuden azpertuta eta ez zekiten zer egin. Paulak, neska, eta Pablok, mutila, ideia berbera zeukaten, kalera joatea. Beren gurasoak ez zeuden gazteluan, eta umeak bakarrik zeuden etzean. Bat batean arropa jantzi, orraztu eta dena
prest eduki ondoren kalera irten ziren.

Pablok harrapaketara jolastera nahi zuen. Jolastu ondoren lokatzez beteta zeuden biok.
Gaztelura bueltatu eta komunera joan ziren dutxatxera, txorrota zabaldu eta bainontzia beteta zegoenean Pablo barrura joan zen. Pablo dutxatu zenean jantzi eta Paula bainontzira joan zen  eta bat batean! Apo batzuk iturritik irten ziren, Paula ohiuka hasi zen. Pablo gurasoei telefonoz deitu zuen, eta Pablo esan zuen gertatutakoa.

Hogei minutu barru beren gurasoak etxean zeuden eta desagertatzaileari deitu eta gaztelura joan zen.
Apoaketa igelak harrapatu, ondoren joan egin zen.
Neska- mutilaren gurasoak pozik zeuden Pablo eta Paula jolasten ari zirelako elkarrekin.
  

Ane Martin 
3.zikloa
Talde Horia

Mateo, el caracol Turbo

Mateo es un caracol que quiere ser veloz es el protagonista de la película TURBO. Tiene los ojos saltones y grandes, en la concha tiene dibujadas dos banderas. Es marrón. Tiene un hermano. Le gusta ir a
casa de los humanos para ver carreras de coches. Tiene cuatro amigos especiales: Fuego, Sombra, Veloz y Rayo. Le gusta comer tomates. Es un poco presumido y aveces desobedece las ordenes de su hermano. 

Se convirtió en veloz porque se cayó a un coche que hacía una carrera con otro. Se metió sin querer dentro, y el conductor le dio a un botón para ir más rápido y Mateo se cayó en el líquido, lo bebió y se convirtió en un caracol veloz. A el le gusta un montón ser veloz se lo pasa muy bien haciendo carreras. Ahora tiene: luces en los ojos, música en la boca y suena la alarma en su concha.

Lo recomendaría a todas las edades.

Egoitz Vazquez 
Berde iluna
3.zikloa
Pagoa gela

2014-01-13

ERTZAINA ETA SUHILTZAILEA



                         ERTZAINA ETA SUHILTZAILEA



Hotzikara bat jaitsi zitzaion bizkarrean behera eta eskuak patriketara sartu zituen dardara eginez
Hau dena kotxe istripuak eta anbulantzia, suhiltzaileak, ertzaintza eta poliziaren  zirenak entzuten ziren bitartean  gertatzen zen. Egun batean gure lagunari ertzain lana eman zioten  eta momentu batean 112ari deitu zuten, larrialdi bat zegoelako Bilbon.
Kotxea hartu zutenean eta sirena jarri, hotzikara sartu zitzaion eta kotxeko zirena kentzen saiatu zen eta pilotuak ipintzen; horrela ibili ziren biak, bata kentzen, bestea jartzen,  eta heldu zirenean tokira, biktima eta erasotzailea egon ziren; erasotzaileak ilea odolez beterik zeukan eta gure ertzain ausartari, odola ikusterakoan hotzikara sartu zitzaion eta ez zuen ezer egin. Bere laguntzaileak ezin zuen ezer egin, horregatik bere agintariek bere lanetik bota zuten.
Hogei egun pasatu ondoren, froga bat egiteko deitu zioten, eta pasatu zuen. Hurrengo egunean hasi zen lan egiten. Hasi zenean suhiltzaile jantzia jarri zuen, bi ordu beranduago 112ra deitu zuten sute bat zegoelako eta suhiltzaile trajeak jarri zuten berak eta bere lankideak kotxean sartu zirenean sirena martxan jarri zuten eta berak kentzen aritu zen hotzikara ematen ziolako

Jon Izurza

olerkia





GAUEZ ATEJOKA

Bart gauean atejoka
aritu dira gurean.
Haizeak ekarritako adaskak
daude ateaurrean.



                                                  Egilea:Aimar Morga

MOHAMEDEN BIZITZA



                                  MOHAMEDEN BIZITZA


Historia honek Afrikako Mohamed izeneko mutil baten bizitza aurkezten du eta mutil hori txiroa da.
Mohamedek 16 urte ditu 6 neba-arreba dira eta beka batekin Euskal Herrira uda pasatzera joango da. Bere gurasoek ez dute lanik eta horregatik Mohamedek daki bere irteera bakarra ikastea dela. Beka hori oso azkarra delako lortu du, eta oso pozik dago.
Mohamed bere lagun Olaj, etorri dira Euskal Herrira. Olaj oso jatorra eta azkarra da.
Momentua heldu zen,, Uztailaren 14a, eta Olaj gaixorik zegoen. Mohamed oso triste jarri zen, berarekin ezin zelako joan, gripea zeukan. Mohamed aireportura heldu zen eta hegazkina hartu zuen. Bidaiak 10 ordu iraun zuen, eta bat-batean euria hasi zen. Mohamed harrituta gelditu zen, Afrikan inoiz ez zuelako euririk egiten.
Iritsi zenean Zornotza izeneko herrira, familia batetik jarri zuten, horregatik Larrinaga familia ezagutu zuen: Juan Luis (Aita) Gemma (ama) eta bere adineko mutila Ugaitz (semea). Oso jatorrak ziren eta herria ezagutzen eraman zuten. Han etxe asko zeuden eta janari desberdina jaten zuen. Baina Mohamedentzat  gauzarik harrigarriena igerilekua izan zen. Igerilekuan lagun asko egin zituen eta horrela koadrila bat sortu zuten jaiak ospatzeko: Eneko, Oier, Edu, Iker, Ugaitz, eta abar … Mohamed oso urduri zegoen buruhandien aurretik korrika egiteko baina aldi berean oso pozik. Momentua iritsi zen eta txupinazoa bota ondoren buruhandiak etorri ziren, pila bat zeuden!!!!!!! Mohamedi ez zioten jo, ziztu bizian korrika egiten zuelako. Egunak oso arin pasatu ziren eta Afrikara irizteko ordua iritsi zenean pena handia hartu zuen. Aireportura koadrila guztia joan zen pankarta batekin:  Eskerrik asko gurekin egoteagatik!! Ez zaitugu inoiz ahaztuko!!
Larrinaga familiak Gabonetarako loteria  oparitu zioten. Afrikara iritsi zenean bere familiari besarkada bat eman zion eta Olajeri berdin. Olaj hobeto zegoen. Gabonak iritsi  zirenean mezu bat bidali zioten. Mezuak esaten zuen loteria tokatu zaiola. Handik aurrera uda guztiak Euskal Herrian pasatzen zituen.

Ugaitz Larrinaga 3. zikloa (gorria)

ABANDONATUTAKO KATUA



                     ABANDONATUTAKO KATUA


Bazen behin neska bat Uxue deitzen zena eta bederatzi urte zituen, egunero joaten zen parkera eta han katu bat ikusten zuen,  katua oso txikia zen, beti zegoen Uxueri begira bere aurpegi tristearekin.
Egun batean eskolatik irteterakoan, joan zen berarengana eta korrikan atera zen, hurrengo egunean berriro joan zen parkera eta han zegoen betiko lekuan, eskuetan jarri zuen janaria eta jaten eman zion, baina hartu nahi izan zuenean alde egin zuen. Egunero janaria eramaten zionez, astea pasatu ondoren, besoetan hartzea lortu zuen eta etxera eraman zuen.
Bidean zihoala, izena  jarri zion, Mortadela deitu zion, katutxoari mortadela jatea gustatzen zaiolako.
Ez zekien utziko bazioten katua edukitzen, baina bere amak ere katuak gustuko zituen eta baimena eman zion.
Biharamunean albaitariarengana eraman zuten eta txertoa jarri   zioten. Klinikatik irten ginenean, ohea eta lepoko urdina erosi genion, bertan Mortadela jartzen zuen.
Etxera heldu ginenean, ohea prestatu non eta Mortadela oso pozik jarri zen.
Mortadelari asko gustatzen  zitzaion erositako gauzekin jolastea. Hurrengo asteburua heldu zenean, baserrira eraman genuen amamari erakustera; han bai pozik zebilela! korrika batetik bestera,  baserriko txakurraren laguna ere egin zen.
Arratsaldean etxera bueltatu ginenean, lagunekin joan zen, Mortadela ere  han zebilen.
Beste gauza berezirik gabe pasatzen zituzten egunak,baina egun batean etxera bueltatzeko ordua heldu zenean, Mortadela ez zen inondik agertzen. Etxekoak oso triste jarri ziren.
Egunak pasatzean, gero eta esperantza gutxiago zuten katua aurkitzeko, baina hogei egunen pasa ondoren Uxuen lagun batek aurkitu zuen eta etxera ekarri  zuen, denak jarri ziren oso pozik, eta pozago  katakumeak izango  zituela konturatu zirenean.
Biharamunean  mantatxo bat erosi zioten. Oso ondo zaindu zuten eta bere denbora heldu zenean, bost katutxo izan zituen, kolore guztietakoak ziren; beltzak, zuriak, marroiak, mantxadunak… izenak ere jarri zizkioten; Blankita, Izartxo, Ikatz, Tibi eta Otto.
Etxe baten edukitzeko katu larregi zirenez, bere lagunen artean banatu zituzten eta horrela katutxo guztiek izan zuten etxe on bat, eta denak zoriontsu bizi izan ziren.


Naroa Dudagoitia 3. zikloa (urdina)

Olerkia

Teilatu gorridun
teilatu gorria .
Teila gorri  gainean 
katakume beltz batzuk
katakume ahien aspian gu.
katakumeka 
teila gorriak
eta gu
teila gorriak 
teila gorriaren
gorria
Gu 
Ni
Hura 
zer hura?
hotzaren bakardadea
 uraren hotzikara
 koloreen guztizia


Amaia Lasa

Aroa Porteiro 3. zikloa (gorria)