Ipuina
Ume galdua basamortuan
Bazen behin herri batean Asier izeneko ume bat, aspertuta zegoen eta pentsatu zuen bidai bat egitea mundu osotik baina ez hegazkinez ez kotxez... Oinez eta igerian.
Bere bidaia Japonian hasi zuen han familia bat aurkitu zuen kete-toko izenekoa. Han maitatu elikatu eta zaindu egin zuten. Asier aste batzuetara Australiara joan zen haraio igerian joan zen, geldialdi batzuk egiten, noski. Bidean bale, marrazo eta arrain askorekin egin zuen topo eta haiekin borroka egin zuen. Sindey izeneko hiri batera iritzi zen. Sidney oso hiri polita eta populatua zen. Baina gauza txar bat zuen hondartzetan eta ibaietan krokodiloak zeuden, Asierrek oso txarto pasatu zuen 3 ordu egon zelako krokodiloetatik ihesi.
Australiaz aspertu egin zen eta Afrikara joatea pentsatu zuen. Bidea oso luzea izan zen baina bat-batean hondartza erraildoi bat zirudien basamortu bat aurkitu zuen Sahara basamortua. Denbora luzea eraman zuen oinez eta ordu batzuk igaro zirenean ur gabe geratu zen eta irudikapen bat eduki zuen. OASIS bat aurkitu zuela pentsatu zuen, baina aurkitu zuena kaktus bat zen. Bere gainean salto egin zuen eta negarrez hasi zen kaktusak min egin ziolako. Hil egongo zela pentsatzen zuenean helikoptero bat hurbildu zitzaion eta gizonak bere etxeraino eraman zuen.
Bere etxera heldu zenean oso pozik zegoen, lehen pentsatzen zuelako ez zituela bere gurasoak berriro ikusiko. Eta orduan negarrez hasi zen, pozarren.