Miren ilargian
Uda guztietan bezala Miren Madrilera joan zen bere aitaren familia han bizi zelako. Bere aita Mikel eta bere ama Arraterekin joan zen. Madrilgo herri batera joan ziren. Herria oso txikia zen, ibaiak eta mendiak zeuden eta oso jende ona bizi zen han.
Miren 7 urteko neska bat zen, oso alaia, lagun asko zituen, bere ama andereñoa zen eta bere aita astronauta. Mireni asko gustatzen zitzaion bere aita astronauta izatea, baina denbora luzerako joaten zenean, oso triste jartzen zen.
Kotxean zihoala, bat-batean, Mirenen aitari deitu zioten eta lanera beste leku batera joan behar zirela esan zioten. Miren bere aitarekin joan zen, izkutatuta bere atzean ipini zen eta espazio-ontzira sartu zen. Mikel ez zen enteratu ere egin, bere alaba han zegoela ete ilargirako bidea hartu zuten. Ilargira iritsi zirenean, Miren atera zen eta bere aitak alde egin zuenean Miren bakarrik geratu zen ilargian.
Beranduago, estralurtar bat Mirenen laguna egin zen eta Mireni ilargiko erregina aurkeztu zion.
Erregina Mirenen lagun ona egin zen. Egun guztia egoten zen berarekin, jolasten, jaten...
Bitartean, Lurra planetan, Madrilen, hotel batean, Mirenen gurasoak oso triste zeuden. Hilabeteak, urteak eta urteak pasatu ziren eta Miren ilargian zegoen bizitzen.
Bost urte pasatu ziren eta berriro uda hasi zenean, Mirenek estralurtei eskatu zien etxera bueltatzen laguntzeko. Estralurtarrak esan zion erreginarekin hitz egin beharko zuela eta Miren erreginaren bila joan zen. Erreginak esan zion bakarrik joan ahal zela, udaro itzultzen bazen ilargira. Baiezko keinua egin zion eta estralurtarraren bila joan zen.
Azkenean, estralurtarrak Miren etxera eraman zuen eta Mirenekin bizi izaten geratu zen. Orduan, Mirenen familia oso pozik jarri zen Miren ikusi zutenean eta udaro ilargira joaten dira oporretan.
Haiek ondo bizi izan baziren, gu ondo bizi izan gaitezen.
Aintzane Raya. Talde laranja. 3.zikloa. Ezkia gela