2022-12-22



Flamenkoa

 

Flamenkoa larrosa da karramarroak eta beste molusku batzuk jaten dituelako. Haiek kolorea ematen diote flamenkoei. Mokoa beltza edo zuria izan dezake, hanka luzeak eta argalak ditu. Gaixotzen direnean kolore zurikoak bihurtzen dira. Normalean 27 urtetik 50 urtera bizi dira  asian, amerikan eta afrikan bizi dira. Obiparoak dira, beraz arrautzak jartzen dituzte.

 

Asier Dominguez


3.zikloko talde: Berdea

 























 

 

 


 

MOLI ETA JAPONIAR GAUA

Orain dela 22 urte Moli izeneko neskatoa jaio zen. Moli oso neska azkarra zen. Hazten zen bitartean, bere barrutik magia bezalako sentsazio arraro bat sortu zitzaion. Neskatila oso ederra zen, ile iluna, azal zurixka eta begi marroi-marroiak zituen. Beti soineko dotore eta polit-politekin janzten zen.

Moliren 15. urtebetetzea heldu zen eta euria ari zen. Moli tristuraz, leihotik begira zegoen eta bapatean bere aita atzetik etorri zitzaion.

- Moli, utzi leihotik begiratzeari, zure lagunak eta familia etorriko dira eta - esan zion aitak.

 

- Egia da! Gainera guztia prestatu behar dugu oraindikan .- Erantzun zion Molik.

 

Ospakizuna prestatzen hasi ziren Moli eta bere aita, bitartean ama janaria plateretan jartzen zebilen.

2 ordu eta gero lagunak eta familia etortzen hasi ziren. Moli eta bere lagunak oso-oso ondo pasatu zuten jolasean, hizketan eta gauza gehiago egiten. Baina Molik tristuraz begiratzen zuen kalea. Bat-batean Moli hegan egiten hasi zen eta bere inguruan larrosa koloreko esfera bat agertu zen.

-Zer gertatzen ari da?!- esan zuen Molik harrituta.

 

Larrosa koloreko esfera mugitzen hasi zen, leihotik atera eta bapatean euria egiteari utzi zion pixkanaka, gau ilun-iluna geratu arte. Esfera kolorez aldatu eta desagertu zen. 

 

Neskatila ipurdikoz erori zen lurrera, minutu bat eta gero, Moli altzatu ondoren bere eskuak  aurrerantza jarri eta lore handi batekin topo egin zuen. Lorea ikutzerakoan mila argitxo piztu ziren. Moli argitxoak  jarraitzen hasi zen. Argiek etxerako bidea erakutsi zioten, baina atea irekitzerakoan esnatu zen.

 

Guztia ametz bat izan zen. Baina leihotik begiratzean, argitxo bat hegan ikusi zuen.

                                   Jaione Sanchez

3.zikoko talde morea



 

2022-12-01

 

 BELUGA


Nik deskribatuko dudan animalia beluga da.

 

Ar helduek 3,5 eta 5,5 metro arteko luzera dute,eta emeak berriz 3 eta 4,1 metro artean hazten dira.

Txikiak direnean grisak dira baina gero, handiak egiten direnean, bere azalak pigmentoa galtzen du,eta azkenean zuria bihurtzen da.


Belugek bakalao artikoak (Boreogadus saida)`` Gallineta nordica´´ (Sebastes norvegicus) ``Fletan negro´´ (Reinhardtius hippoglossides) eta kamaroiak (Pandalus borealis) jaten dituzte gehienetan .


Beluga ozeano artikoan bizi da (Alaskako kostetan,Kanadako  iparraldean,Groenlandiako mendebaldean eta Errusiako iparraldean).