2019-06-17

BIDAIA HARRIGARRIA, MUNDU MIRESGARRIA

BIDAIA HARRIGARRIA, MUNDU MIRESGARRIA

Bazen behin lagun talde bat.

Lagun taldeari misterioak edo gauzak aurkitzea gustatzen zitzaion, urte erdi zeramatzaten gauza bat ikertzen.

Orain ikertu zutena esango dizuet.


Eskola batean gertatu zen hau, eskolako gela bateko horma batean defektu bat aurkitu zuten eta zer izango ote zen pentsatu eta pentsatu zebiltzaten, baina egun batean, nahi gabe arbela pixka bat mugitu zuten, eta papel bat aurkitu zuten. Bertan hau ipintzen zuen:

-Hemen pista bat duzuze, kolore asko dituen gauza bat.

(Gelan mandalez betetako horma bat dute.)



Ikertzen hasi eta hasi eta lehenengo gauza bururatu zitzaiena irakaslearen kortxoa zen marrazkiz beteta zuelako, eta marrazkiak kolore bizi biziekin. Bigarren gauza, ateak eta altzairuak.


Orduak eta orduak zeramatzaten ikertzen, jateko irrikatzen zeuden dagoeneko, eta bat batean pasillotik zihoazela, jatera,

ume batek esan zien:
-Mandala margoztu duzuna, eh!
-Eskerrik asko!


(Bi segundu pasatu zirenean ohartu ziren:)



-Gelan dagoen koloretako horma!!!!!!!!!!!!!!

-EGIA DA!, GOAZEN!

Jantokira abiatu baino lehen, korrika betea gelara igo ziren, mandalen horma begirtu eta baten atzean hau ipintzen zuen:

"Hemen duzue azken aurreko pista" Zenbakiak ditut eta potolo nago.
Jantokira joan eta jan ondoren, gelara igo ziren. Lehenengo egutegia zela uste zuten eta gero hiztegiak dituen zenbakiak, ondoren zerrenda ea azkenik poster bat, eta hau jartzen zuen:
Julene Azpeitia 2017, baina begiratu eta ezer ez.
Gero alarma batek jo zuenean esan zuten "ERLOJUA" begiratu eta bazegoen, eta hau zioen: 
"Arbela kendu"

 Arbela kendutakoan, ate bat ikusi zuten, sartutakoan mundu miresgarri bat zegoen. sartu eta mundu hori pila pila bat kolorezko mundua zen. Mundu guztia, zoriontsu, osasuntsu, alai, eta beti gauza onekin zegoen, mundu hortako jendea oso positiboa zen.
Lagun taldea mundu hortara sartu eta harrituta gelditu ziren: jendea hegan... besoak gora eta behera mugitzen bazenitu hegan egiten zenuen.
Orain nolakoa zen mundua esango dizuet:
Ez zegoen dendarik, goxokiak lurrean hasten ziren janaria zuhaitzetan eta abar, barazkiak loreetan baina hazten zen guztia eginda zegoen eta inoiz ez zen amaitzen.

Ilargia gaztazkoa zen eta izarrak ogia, eguzkia kriston karameloa eta abar.


Orain istorioarekin jarraituko dugu!


Lagunak hor betiko geratzea erabaki zuten. Gero familiaz, lagunetaz eta abar gogoratu ziren, eta bururatu zitzaien guztiak eramatea, baina geroago ohartu ziren, elkarbanatzean, denok batera ados jartzen eta taldeko lana egiten lortu ahalko zutela. Txango bat egitea erabaki zuten mundu miresgarrira, ikusteko eta jendeak bere proposamenak esateko, eta ondo iruditzen bazitzaien, horrela, horrelako mundu bat eraikitzeko.

Denok baietz esan zuten.
Mundu horretan ez zegoen mugikorrik, wifirik, ordenagailurik eta aparatu elektronikorik ere ez. Komunikatzeko lore batzuk zeuden, non gauza hori loreari esan, pertsonari heldu eta esaten zion, baina ez ziren elektronikoak, naturalak baizik.

Bueno, istorioarekin amaituko dugu.

Mundua eraikitzea lan gogorra zen baina, mundu miresgarri hori hainbeste gustatu zitzaienez, ekin eta ekin zegoen herri osoa.
Azkenean  herria eraiki zuten kostata baina bueno, oso ondo gelditu zitzaien. mundo guztia disfrutatzen zegoen, ez zegoen kutsadurarik.
Eskola bazegoen, baina irakaslea zuhaitz bat zen, IRAZU-ZURIA zuen izena, ez zituzten orriak gastatzen, ahoz egiten zuten edo bestela irakasleak bere ile (hosto) bat ematen zuen idazteko eta idatzitakoa irakasleak zuzendu ondoren, borratu eta bere ilean ipintzen zen, normal normal.
Bueno, kontatu beharrekoa kontatua dago, ez dago ezer gehiago, besterik gabe agur. Bueno, gauza bat gogoratu: Elkarbanatu, talde lana egin, ados jarri, ondo eramten.
Besterik gabe, agur bero bat.




Maialen  Begoña

3. zikloa
Talde Laranja

2019-06-14

 SORGIN EHIZA
XVI.mendean, europan, euskal herria barne, emakumeen arkako mugimendua ego zen, "sorgin ehiza".Biktima gehienak, emakume nekazariak ziren. Ehun milaka, bizirik erre, urkatu, eta torturatu zituzten. historialariek, gutzi ikertu dute sarraski hau, gaur egungo feministak dira zalatu duten lehenak.
Hasiera
XVI. mendearen erditik aurrera, lege berriak egin ziren, horiek, sorginkeriak krimen nagusitzat ipintzen zituzten. Sorgin salaketak hasi eta emakumeen kontrako epaiketak areagotu ziren

Akusazioak
Edozen emakume zen susmagarria. Horregaitik, izua eta beldurra hasi zen emakumeen artean. Ez zuten epaiketatan defenditzeko eskubiderik, eta haiek esndako gezur guztiak onartu behar zituzten. Akusazio batzuk hauek ziren; Deabruaren lagunak lagunak izatea, magiarekin umeak hiltzea, ume odola xurgatzea, edabe magikoak egitea, ganaduak eta uztak suntsitzea, ekaitzak etorraraztea,.. 
Epaiketen ondoren erre, eta beren gauza  gustiak kentzen zizkieten,etxea, animaliak, lurrak...Askotan seme-alabak ere hil egiten zituzten zutan.

 Nork egin zuen?

Eliza katolikoak, legelari gizonek, magistratuek, eta abar egiten zuten sorgin ehiza, gehienok jende boteretsua. eliza katolikoak, sorgin harrapaketa elkartea sortu zuen; INKISIZIOA. Inkizidorea, herrietatik joaten zen emakume susmagarriak topatzen. Hemen, Euskal Herriko inkizidorea, Pierre De Lacre, Basakeria gehiagora eraman eta milaka emakume bizirik erre zituen, gehien bat Lapurdin.
Egiazko sorginak?
Ez, ez ziren benetako sorginak, baizik eta emakume behartsuak, laborariak, eta soldatapeko langileak. emakume jakintsuak eta errebeldeak ziren gehienetan.

Naroa Olmo eta Izaro Martinez
3. ziklo
Talde morea

EL TREN

Muchas veces los niños se acercan al borde de la vía para ver pasar los trenes. El paso de lo trenes es un espectáculo muy divertido, sobre todo por lo grandón que es el ruido que hace. 

Había una vez un niño llamado Carlos que estaba obsesionado con los trenes. Quería tener un tren para él solo, o dos, o tres, o cuatro... Soñaba con ser el maquinista de un tren. Pero un día... 1,2,3... apareció en un tren. Él no sabía qué estaba pasando, ¿Estaba soñando? No sabía si estaba soñando, pero lo que si sabía era que estaba cumpliendo su sueño. Si, le gustaban mucho los trenes, pero nunca había conducido uno, ¡no sabía conducirlo! 

Entonces ¡Un ruido asustó mucho a Carlos! ¡Pumm! Estaba muy asustado, hasta que todo desapareció y se despertó en un hospital. Resulta que había estado ingresado porque un día se acercó mucho al tren y sin querer le empujaron. No llegó a caer a las vías, pero se dió un buen golpe. 

Desde aquel día seguía siendo un apasionada por los trenes, pero a cierta distancia.

Nerea Olaetxea 
Talde berdea
 OLERKIA

  PAPEREZKO HEGAZKINA

 Hemen abiatzen da
 paperezko hegazkina!

 Astiro-astiro 
 nire bihotzera ailegatzen da.

 Hegazkina irekita,
 tximeleta bi airera.

Hitzak hortzera
hitzetatik esaldietara.

Aireak berriro eraman du.

Nire nahia, 
berriro etor dadila da, 
beste esaldi batzuekin,
eta eskutitzaren magia,
berriro sentitu.

Itxaroten zaitut 
hegazkin kutuna!




Olerki honekin talde urdineko Paule Martinezek Julene Azpeitiako lehiaketa irabazi du!


ZORIONAK PAULE!

2019-06-07

Ipuin asmatua: Opor izugarriak  talde urdineko 6.mailakoak Karmelerekin.

Kanariasen gaude, nire gelako 6.mailakoak. Hotel batean gaude eta Karmele pisztinara sartu da bainu bat hartzera. Hotelak, spa eta hiru pisztina ditu, eta pisztina batek toboganak ditu. Bazkaltzeko, gozaltzeko eta afaltzeko buffeta dago. Denak jesarri gara mahai berdinean afaltzeko naiz, eta logeletan bikoteka eta hirukoteka egon.
22:00 dira eta hoteleko berbena batean gaude. Denak gaude elegante jantzita: neskak buzo batekin eta mutilak traje beltza eta korbatarekin. Karmele, soineko beltza eta brilantinaz betetako bat du.
Oso guapa dago.
Oso ondo pasatzen ari gara, b aina berandu da, goizaldeko 1:00ak eta logeletara abiatu gara. Ohean sartzean, egunari buruz berbetan hasi gara. Goizeko 11:00 etan izartu gara denok, Karmele izan ezik. Karmele 8:oo etan izartu da paseo bat ematera hondartzatik.
Gozaldu eta gero, hondartzarantz abiatu gara, eta bainu bat hartu dugu denok batera. Barrezka hasi gara, baina bat-batean Endikari  marmoka batek pikatu dio, eta Karmeleri karramarro batek. 
Arratsaldean pisztianan lagun bat egin dugu, Paule izenekoa, 5. mailakoa da. Horrela pasatu ditugu opor guztiak: jolasten, barrezka, eta denok ondopasatzen.
Azkeneko eguna heldu da, aireportuan gaude eta 30 minutu barru hegazkinera igo behar dugu, zelako pena!! Oso ondo pasatu dugu!!
Hoberena, gaur ostirala dela eta bihar ez garela eskolara joan behar!! Eta denon arteko oroitzapen ederrak!!
Hau egia balitz!!!

Elene Gorospe
talde urdina, Hagina gela.
3.zikloa.
M8


Emakumeen eguna
martxoak zortzian,
kalera irteten gera
guztiok herrian.

Elkarrekin gabiltza
gu denok korrika,
gu denok presaka

Lekukoa darama
aurrean doanak,
hala ere elkarrekin
animatzen gara.

Emakume, gizonak
neska (e)ta mutilak,
denok elkartasuna
sustatzen berdinak.


Izaro Martinez
Talde morea 
3.ziklo 
Ezkia gela





NORA ETA OTSOA

Bazen behin bikote bat txalupan zihoazen itsasotik, bikotea oso pozik bizi zen,eta asko gustatzen zitzaien itsasoan egotea. 
Baina emakumea haurdun zegoenez txalupa gainean euki zuten umea, bi ordu pasatu eta gero izugarrizko olatu erraldoi bat etorri zen eta txalupa apurtu zuen.
Momentu horretan bikotea hil egin zen baina umea bizirik jarraitu zuen, umea saski baten gainean zegoen eta olatu txikiengandik umetxoa bizirik ailegatu zen irla batera.
Han txori batzuk aurkitu zituen eta beraien jolasten hasi zen, bat-batean gosea etorri zitzaion umeari,   eta une horretan otso batzuk umearen garrasiak entzun zituzten. Orduan umea hartu eta beraiekin basoaren barrualdera sartu zuten.
Otsoek jaten eman zioten, garbitu zuten eta bere familiakidetzat hartu zuten. Urte asko pasatu eta gero umea handitu egin zen, eta neskato gogor bat bihurtu zen. 
Aste bateko egun batean, otso batek ume guztiei handi egin zirela esan zien egun horretatik aurrera bakoitzak bere kabuz joan behar zela.
Orduan neskatoak urtxintxa bat laguntzat hartu zuen, eta berarekin etxe batera ailegatu zen. Neskatoak ez zekien gizakia zenik, orduan etxe barrura sartu zen leihotik, baina...PUMP leihotik barrura jausi egin zen eta kriston kolpea entzun zen. Une horretan etxe horretako neska-mutila logela barruan sartu ziren, eta neskato bat biluzik aurkitu zuten. Orduan neskatoari janaria eman, dutxatu, eta arropa eman zioten. Han geratu zen neskatila.
Gero eskolara joango zen, eta hitz egiten ikasiko zuen, eta pozik bizi izan zen betirako. 



Lier Ansoleaga 
Talde morea
3. Zikloa