2014-12-19

Gabon Zaharra eta Urte Berri On!





GABON ZAHARRA
ETA
URTE BERRIA


EUROPAN



ALEMANIA: Izpiritu gaiztoak aldentzeko suartifizialak botatzen dituzte. Mahai gainean janaria uzten dute, aulki batetik jausi egiten dute eta suzko gazteluak erretzen dituzte.

ITALIA: Arropa gorria jartzen dute sorte ona izateko eta gauza zaharrak lehiotik botatzen dute.


EUSKADI: Banan- banan 12 mahats jaten dute desio bat eskatuta.
                                                                               

                                                                       ASIAN


TXINA: Bederatzi egun dirau otsailean. Etxea garbitzen dute sorte txarra botatzeko.

KOREA: Ilargi beteko eguna da. Ezin dute gau osoan lo egin bekaina zuri bihurtuko direla uste dutelako.

INDIA: Urrian eta azaroaren arteko artean dago eta 5 egun dirau.


AMERIKA


ARGENTINA: Panpinak erretzen dituzte ispiritu gaiztoak garbitzeko. Mahatsak jan beharrean mahats-pasak jaten dituzte.

BRAZIL: Olatuen gainetik salto egiten dute eta loreak uretara botatzen dituzte eta jendea zuriz jantzita hondartzan batzen diru.



     AFRIKA



BENIN: Oiloak hiltzen dituzte jateko eta danborra jotzen dituzte dantzatuz.

SUDAFRIKA: Mozorratu egiten dira eta danborrarekin dantzatzen dute.



OZEANIA


ZELANDA BERRIA: Urte berriaren sartzen lehenengo herrialdea da.

TONGA: Urteko azken egunean zuzien argiaz beteko dira.


EGHOSA WILFRED NOMAYO. 3. ZIKLOA TALDE ZURIA. EZKIA GELA




OLERKI ASMATUA
GABONAK


Gabonetan hotz,
familiarekin hitz eta pitz.
Gabonetan hotz,
elurra mara-mara.
Gabonetan hotz,
turroia jan eta jan.
Gabonetan hotz,
opariekin bai on!


AINTZANE RAYA. TALDE LARANJA 3. ZIKLOA. EZKIA GELA






2014-12-12




Eguberriaren ezaugarri orokorrak


Eguberriak edo Gabonak (abenduaren 24 tik)Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak dira.(urtarrilak 6 arte).

Otoruntzak

Eguberrietako ospakizun zabalduenetakoak otoruntzak dira. Familia mahai inguruan biltzen da. Euskal Herrian, ospatzen dira Gabonetako afaria, Eguberriko bazkaria, Gabon zaharreko afaria eta Errege eguneko bazkaria.

Apaingarriak


Gabonetako hiru kolore nagusiak baita Santa Clausenak ere hauek dira: berdea, zuhaitzetakoa, zuria elurrena eta gorria bihotzarena. Gabonetako zuhaitza, Alemanian erabiltzen hasi zen XVIII. mendean. Ordutik oso ohitura zabalduta dago munduan zehar, izeia ipintzea kalean, zein etxean, hain bat apaingarriekin, bola, argiak eta beste apaingarri askorekin. Douglas izeia da ohikoena. Kaleetan, argi bereziak, jaiotzaren irudiak(Jesus, Maria, Jose, astoa, idiak, aingeruak, ardiak, Ekialdeko Aztiak eta gehiago), ezkilak, kandelak, galtzerdiak eta zapatak apaingarri tipikoen artean ditugu.


Musika

Austrian XIX. mendeko hasieran "Stille Nacht, heilige Nacht" (Silent night, Noche de paz edo Gabon gaua) abesti famatua konposatu zuten, urte batzuk geroago "Jingle Bells" sortu zuten. "Hator hator" Euskal Herriko abesti ezaguna Jesus Guridik egin zuen.
Vienan hiriko orkesta Filarmonikoak urtero urtarrilaren 1 ean urteberri-egunean, kontzertu bat egiten du, eta mundu osorako zuzenean ematen dute. Emanaldi hau lehen aldiz 1939 eman zen.


Opariak

Ohitura zaharra da munduan zehar umeei opariak ematea Gabonetan. Klasikoa da misterio giroa sortzea oparien ekarlearekin. Mundu mailan hedatu da Bizarzuriren irudia, Espainian  eta Latinoamerikako herrialde batzuetan Errege Magoak eta azken hamarkadetan Olentzero. 

                      Leire Muxika. 3. zikloa. Talde Zuria. Ezkia gela




2014-12-05




Deskribapena

Nerea


Nerea oso lagun ona da, 11 urte ditu, aurpegi alaia eta biribila du, sudur txikia, espain laburrak, lodiak eta oso ilunak ditu begi gaztain koloretakoak eta handiak, esku txikiak eta lodiak ditu, oso laburrak dauzkate, eta hankamotza da. Ile gaztain kolorekoa eta oso luzea du.

Oso neska lasaia, beti irribarre batekin ahoan. 
Nirekin oso ondo portatzen da jolasetan galtzen ez da hasarratzen
da baina guztion laguna da.

Neba bat du, Aitor izenekoa, 12 urte ditu eta institutoan dago. Nerea saskibaloira jolasten hasiko da, eta oso pozik dago gogo handia du hasteko eta ondo jokatzea espero dut.Tenisera jolasten du Arriputzuetako zalaian. Ostiralean joaten da jolastera  Naiarekin.
Bere desira katu bat izatea da, ia denok daukagulako: 
nik, Cristianek...
Gabonetarako katu bat eskatuko du. Berak persa bat nahi du, ile askorekin eta zuria.
Txalet baten bizi da. Oso handia, gainera bere etxe aurrean parke bat dauka futbol zelai eta guztiz.
Nire lagun onena da eta betirako izatea espero dut.


Aitziber Aguirre talde urdina 3. zikloa