AZALPENA
1
Jokalari bat armiarma izango da, eta beste guztiak bere sarean harrapatu beharko ditu. Horretarako jolas eremu bat zehaztuko da, eta eremu horren alde batean armiarma kokatuko da, eta beste aldean beste jolaskide guztiak. Horiek, armiarma aurrera mugitzen hasten denean, beste muturrera iritsi behar dute.
2
Bide horretan armiarmak norbait ukitzen badu, ukituak ukitutako tokian geratu beharko du armiarma sarea osatzen. Inork ezin du atzerantz jo.
3
Armiarma beste aldera iritsitakoan berriro errepikatuko da, jolasa baina aurkako noranzkoan. Harrapatutako jokalariekin armiarma sarea osatzen joango da.
4
Sarea osatzen duten laguntzaileek, armiarmak bezala, aske dauden jokalariak ukitzen saiatu beharko dute, laguntzaile kopurua handitzen joan dadin, baina ezin dute tokitik mugitu. Jolasak aurrera egingo du, haur guztiek armiarma sarea osatu arte.