2011-03-24

Tutankamonen maskara

TUTANKAMONEN MASKARA
Baziren behin bi haur, Peio eta Ane deitzen zirenak. Peiok hamar urte zituen eta Anek bederatzi. Tutankamonen maskara ikustea zen haien ametsa, baina horretarako diru asko irabazi behar zuten.
Lehenengo, pankartak idatzi zituzten. Pankartek esaten zuten: Tutankamonen maskara ikusi nahi dugu, baina zuen laguntza behar dugu, eman dirua mesedez.
Euro bat bakarrik eman zien jende arraro horrek. Beraz, Peiok esan zion Aneri lan bat bilatu behar zutela diru hori lortzeko.
Anek esan zion :
- Bai baina zein lan?
- Baaaaaaaa … utzi pentsatzen?
- Badakit ni nire tronpetarekin abesti bat joko dut eta diru asko irabaziko dugu.
- Eta nik zer egingo dut Peio? - esan zuen Anek.
- Zuk dantzatu egingo duzu, ados?
- bai, bai ados nago
Dantzatzen eta tronpeta jotzen hasi ziren. Baina, euria hasi zen.
- Orain zer Peio? euria egiten du eta gu hemen tronpeta jotzen eta dantzatzen ari gara.
- Ez, goaz beste lan bat egitera.
- Orain zuk Ane, zer egingo dugu?
- Taberna batean lan egingo dugu, ados?
- bai, bai ados nago.
Lan egiten hasi ziren eta jabeari esan zioten:
- Aizu! baina zenbat ordainduko digu lan hau egiteagatik?
- Egunero 20 euro bakoitzari.
- Ederto orduan !
Hilabete bat barru Peio eta Ane Egiptora joan ziren Tutankamonen maskara ikustera.
Hor jende on eta gamelu asko ikusi zituzten. Piramidean ere ikusi zituzten. Izugarriak ziren, gero El Kairoko Museora joan ziren eta gela txiki baten aurkitu zuen beraiek hain gustuko zuten maskara. Urrezko eta urdina zen. Momia asko zeuden eta beldur apur bat ematen zuten
Peiok eta Anek oso ondo pasatu zuten bidai horretan, eta Egipto oso polita iruditu zitzaien.

Igor Gomez Jareño

2 comentarios:

  1. Kaixo, oso lan handia egin duzu eta gainera oso polita da. Zorionak!!!





    Eider S. (laranja) Landako

    ResponderEliminar
  2. Asko gustatu zaigu zure lana, imaginazio handia duzu.
    Jarraitu horrela!!!

    Gorane eta Lorea.

    ResponderEliminar