2011-04-01

Euskal Herriko Mitologia : Mari jainkosa

Mari euskal jainkosa handia da, bereziki ekaitzen jainkosa. Oso dotorea da eta Euskal Herriko leku desberdinetan bizi da, normalean mendiko tontorretako kobazuloetan. Zazpi urte pasatzen ditu bizitoki berdinean eta gero beste batera aldatzen du. Ekaitzak bere kobazulotik jaurtitzen ditu edo bestela beste jenuei ematen dizkie beraiek jaurtitzeko.

Denbora iruntzen pasatzen zuen Marik, hau da, artilea hari bihurtzen, urrezko hariarekin kasu azkotan, bere kobazuloan.
Bere haitzulotik baimenik gabe aterata harri edo makil ustel bihurtzen zaitu. Haren aurrean egotean zuka hitz egin behar dute eta joaterakoan atzerantz ibiliz joan behar zara Mari Jainkosa bistaz galdu gabe. Bere kobazuloan sartzen bazara baimenik gabe zigorra jasoko duzue.

Pertsona batzuk uste dute Mari feminitatearen irudikapena dela, gainerako izaki bizidunak sortzen diren ama lurra delako.

Amaia Gonzalez

No hay comentarios:

Publicar un comentario