2012-09-21

iraganeko poza


Oraintxe gogoratzen dut 3 urte nitueneko karabana hura. Egurrezkoa zen berdea eta teilatua zuria, oso polita zen.

Nik oso gustoko nuen, kanpinetik kanpin ibiltzen ginen. Nireetzat
karabana hura munduko jauregirik onena zen eta ni karabana horretan erregea bezela sentitzen nintzen. Bertan sofak, besaulki bat, mahai bat, lau aulki, lau ohe eta sukalde bat zegoen. Ez zegoen telebistarik, baina irratia bai.Ni sofan egoten nintzen panpinekin jolasten gurasoak lanak egiten zeuden bitartean eta aspertzen nintzenean lagun berriak egitera ateratzen nintzen. Gogoan ditut Errusiako Mija, Holandako Van Jordi, Eskoziako Richard... Beraiek ere karabanan ibiltzen ziren, baina niri nirea gustatzen zitzaidan gehien, beheko sua zegoelako. Ni Pinajarro kanpinera joaten nintzen urtero, oso polita zen. Goizetan esku lanak egoten ziren eta ni egunero joaten nintzen nire lagunekin.Elkar ez ulertu arren mimika eginez moldatzen ginen oso ondo pastzen genuen kanpin horretan.

Baina orain ez ditut lagunak ikusten. Nik 6 urte bete nituenean nire anaia jaio zen eta karabana saldu egin genuen txiki geratu zitzaigulako. Niri pena haundia eman zidan. Orain hoteletara joaten gara baina hotelak aspergarriak dira hobe da kanpinera joatea

Bittor.

No hay comentarios:

Publicar un comentario