Ni Ester naiz eta orain sentsazio zirraragarri bat
asmatuko dut. Uda oso interesgarria izatea espero dut Hawaiin nagoelako. Bidaiarako
goizeko 3etan altxatu behar izan gara hegazkina 4:30etan irten zelako. Logura
handia daukat eta ia ia esne katiluan aurpegia sartzen dut. Ez dut sartu nire
nebak txalo bat eman duelako.
Hegazkinera igo, maleta utzi eta jesarri ostean
jarrai-jarraian lotan gelditu naiz eta altxatu behar izan didate Hawaiira heldu
orduko. Altxatu eta hankak ere lotan zeudenez jausi egin naiz. Min handia hartu
dut eta aurpegian izotza ipini behar izan didate. Arratsaldeko 5:30 etan heldu gara, hegazkinean 13
ordu luze pasatu ondoren. Jarraian pentsatu dut: kontxo 13 ordutan egon naiz
lo!, irrikan nengoen nolakoa zen ikusteko. Han gauza asko ikusi ditut, baina
bat-batean 42 urteko neska bat bainugelatik bainu zapi baten bilduta agertu da,
logelaz erratu naiz eta lotsa sentitu dut.
Harreran kexatu naiz eta esan dit pertsona hori
garbitzailea zela. Harrituta gelditu naiz erantzunarekin, garbitzailea
dutxatzen geletan bai arraroa!, aurpegi arraroa ipini dut eta korrika joan naiz
familiarengana. Non sartu naizen pentsatu dut!.
Ester Márquez 3. ziklo (Marroia)
No hay comentarios:
Publicar un comentario