2014-12-12




Eguberriaren ezaugarri orokorrak


Eguberriak edo Gabonak (abenduaren 24 tik)Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak dira.(urtarrilak 6 arte).

Otoruntzak

Eguberrietako ospakizun zabalduenetakoak otoruntzak dira. Familia mahai inguruan biltzen da. Euskal Herrian, ospatzen dira Gabonetako afaria, Eguberriko bazkaria, Gabon zaharreko afaria eta Errege eguneko bazkaria.

Apaingarriak


Gabonetako hiru kolore nagusiak baita Santa Clausenak ere hauek dira: berdea, zuhaitzetakoa, zuria elurrena eta gorria bihotzarena. Gabonetako zuhaitza, Alemanian erabiltzen hasi zen XVIII. mendean. Ordutik oso ohitura zabalduta dago munduan zehar, izeia ipintzea kalean, zein etxean, hain bat apaingarriekin, bola, argiak eta beste apaingarri askorekin. Douglas izeia da ohikoena. Kaleetan, argi bereziak, jaiotzaren irudiak(Jesus, Maria, Jose, astoa, idiak, aingeruak, ardiak, Ekialdeko Aztiak eta gehiago), ezkilak, kandelak, galtzerdiak eta zapatak apaingarri tipikoen artean ditugu.


Musika

Austrian XIX. mendeko hasieran "Stille Nacht, heilige Nacht" (Silent night, Noche de paz edo Gabon gaua) abesti famatua konposatu zuten, urte batzuk geroago "Jingle Bells" sortu zuten. "Hator hator" Euskal Herriko abesti ezaguna Jesus Guridik egin zuen.
Vienan hiriko orkesta Filarmonikoak urtero urtarrilaren 1 ean urteberri-egunean, kontzertu bat egiten du, eta mundu osorako zuzenean ematen dute. Emanaldi hau lehen aldiz 1939 eman zen.


Opariak

Ohitura zaharra da munduan zehar umeei opariak ematea Gabonetan. Klasikoa da misterio giroa sortzea oparien ekarlearekin. Mundu mailan hedatu da Bizarzuriren irudia, Espainian  eta Latinoamerikako herrialde batzuetan Errege Magoak eta azken hamarkadetan Olentzero. 

                      Leire Muxika. 3. zikloa. Talde Zuria. Ezkia gela




No hay comentarios:

Publicar un comentario