2016-03-16



BIZITZA GOGORRA
Orain dela ez asko, Txinako herri batean, udan, familia handi bat bizi zen, hamar pertsonakoak. Etxe txiki batean bizi ziren, eta ez zuten ia ezer. Aitak lan egiten zuen 24 orduz, egunero, baina ez zuen askorik irabazten. Etxean , 7 seme-alaba, ama, aita, eta amona zeuden. 
Egun batean, ama eta amona, etxetik irten, eta janari apur bat erostera joan ziren azokara. Lau ume gaixorik zeuden, eta beste hirurak, behiak biltzera joan ziren:
-Behiak biltzera goaz. -esan zuen alaba batek.
-Ados, baina orduan nork zainduko ditu gaixorik daudenak, ni lanera joan behar banaiz?-aitak, kezkaturik.
-Bai, baina nire ugazaba oso gogorra da, eta gaiztoa, eta egun batean ez banoa...-aitak pentsakor jarriz. ordurako, seme-alabak kanpoan zeuden, eta aita umeekin geratu zen. 
Hurrengo egunean lanera joan zenean:
-Egun on.- aitak.
-Parkatu, baina lan hau ez da zurea.- ugazabak, aurpegi maltzurrarekin.
-Zergatik?
-Atzo ez zinen etorri, eta horregatik, kanpora!
Aita etxeruntz abiatu zen, burumakur, eta etxean berri txar hori esan zuenean...seme-alabei aurpegia aldatu zitzaien:
-Ez dut lanik, bota naute.
-Ez  da posible! -amonak. 
-Lan berri bat aurkitzen lagunduko zaitugu. -amak.
-Ados.-aitak.
Lan berri bat aurkitu zuen, baina jadanik sei hilabete pasatu ziren.
Basoan lan egiteko kontratatu zuten, baina oso hurrun joan behar zuten, orduan haien artean konpondu egin behar zuten, eta ez zen erreza izango.
Azkenean asto bat erosteko dirua izan zuten, eta asto arrunt, eta txiki bat erosi zuten, merke, eta lanera poz-pozik joan zen. Hortik aurrera zoriontsu bizi izan ziren betirako.

Ainhoa Boto. Talde Urdina. Pagoa gela. 3.zikloa.



Zaldi baten istorioa
Bazen behin zaldi bat Urkiolako baserri batean bizi zela. Zaldia zuria zen,begi urdinak zeuzkan, ilea zuria, eta oso altua zen. Zaldia Sahara deitzen zen, zaldia emea zen, 3 urte zeuzkan.
Egun batean Sahararen jabea Saharari tratu txarrak ematen hari zen . Saharak ez zekien zer pasatzen, beti lagun oso onak izan ziren, eta berak ez zuen ulertzen ezer.
Saharak pentsatu zuen :geratzen naiz jabe onekin edo joaten naiz basora?
Saharak erabaki zuen basora joatea.  Hau galdu egin zen eta zaldi talde basati bat aurkitu zuen. Taldeko zaldiek ez zuten nahi berarekin egotea.
Geroago zelai batera aiegatu zen . Leku hori oso polita zen, koloretako txoriak zeuden, leku handi bat zegoen, lekuan sisneak zeuden, eta kolore eta forma esberdineko loreak zeuden. Bertan neska bat aurkitu zuen , Paula deitzen zena. Paula gaztaina - koloreko ilea zuen , begi marroiak eta koloretako soineko bat jantzita zeukan. Saharak  beldur zen eta Paulak esan zuen :
-Lasai egon,  ez dizut ezer egingo.
Eta Sahara eta Paula lagunak egin ziren. Egun batzuk eta gero , Paulak "montura" bat erosi zuen  eta Saharari ipini zion eta orduan, Pula Sahararen gainean igo eta zelaitik ibiltzen hasi zen . Egun batean , Paula saltu lasterka batera apuntatu zen Saharak bigarren postua irabazi zuen . 
Egun batzuk eta gero lasterketa batera apuntatu zen eta lehen postua irabazi zuen .Eta hortik aurrera lasterka guztiak irabazten zituen. 

Urte batzuk eta gero , Saharak kume bat eduki zuen .Paulak kumeari Sandi deitu zion. Emea zen, zuria eta beltza , begi bat urdina zuen eta bestea berdea, Sandik oso saltu handiak egiten zituen eta 2 urte bete zituenean , ia-ia metro 1 saltatzen zuen.
Sandi, Sahara bezala, saltuetako oso zaldi ona izan zen.

Laura  Miralles. Talde laranja . Ezkia gela. 3.zikloa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario