IPUINA: "ZIENTZILARI ZOROA"
Bazegoen Donostian mutiko bat, oso azkarra eta oso jatorra zena. Eskolan ere lan asko egiten zuen eta Ebaristo zuen izena.
Behin batean Ebaristok 18 urte zeukanean, zientzilari izateko ikasten ari zen. Asko ikasi eta oso ondo egiten zituen frogak.
Bapatean,...zoratu egin zen, gehiegi ikasteagatik, baina hala ere, zientzilari titulua atera zuen.
19 urtekin, zientzilari talde batek kontratatu zuen lan egiteko, talde horretan oso jende gutxi zegoelako lanean. Azkenean hartu egin zuten,eta oso posik egon ziren berarekin. Lan guztiak ondo irtetzen zitzaizkiolako,eta esperimentuak ere. Bere laneko neska bati esan zion ea nahi bazuen bere andregaia izatea. Emakumea pentsatzen egon zen egun batzuetan,eta azkenean baietz esan zion, eta hortik lau hilabetera ezkondu egin ziren.
Bi seme-alaba eduki zituzten, Peio eta Ane jarri zieten izena.
Ebaristo eta andrea zahartzen hasi ziren, eta lantokian gauza bat ekarri beharrean,beste gauza bat ekartzen eta txarto ikusten ere hasi ziren. Ebaristo eta bere andrea lanetik bota zituzten. Ebaristok empresa berria sortu zuen, eta "EBARISTO ZIENTZILARIA "deitu zion.
Azkenean, 70 urte zituela oraindik, lanean zegooela, bihotzekoa eman eta hil egin zen. Bere seme-alabek hilda aurkitu zuten. Udalak monumentu bat eraikin zuten bere etxearen aurrean, oso zientzilari trebea eta ona izan zelako.
Aingeru Bernaola, 3.zikloa, Talde Urdina, Pagoa gela
PERRETXIKO TORTILLA
Egun euritsu batean Mikel eta Peru, bikiak, etxean aspertuta zeuden.
Peruk galdetu zion Mikeleri:
-Aizu Mikel, zer egiten dugu?
-Goazen basora perretxiko bila
-Ideia ona, goazen!
Biak otsara hartuta basora goan ziren. Basoan lehenengo perretxikoa aurkitu zuen Mikelek. Oso pozik esan zuen:
-Begira Peru lehenengo perretxikoa, ederra ehhhh?
-Bai, benetan, izugarri handia da
Mikelek eta Peruk, pozik aurrera jarraitu zuten.
Etxerako bidean, Peruk perretxiko handi bat aurkitu zuen, eta nola ez? otsara bota zuten.
Etxera heldu eta bazkaltzeko ordua zen.
Mikelek esan zion aitari:
-Aita gaur bazkaltzeko perretxiko errebueltoa.
-Ondo da, lan izugarria egin duzue mendira joaten, eta nola ez, guzti hauek aurkitzen.
Aitak errebueltoa egin zuen, eta bazkaltzeko jan zuten.
Gozo-gozo zegoen.
Oier Zurituriza, 3.zikloa, Talde Laraja, Ezkia gela
No hay comentarios:
Publicar un comentario