2016-05-25

Joseba Jaka lasterketa

                                                  


2015-eko abenduaren 8-a izan zen, eta Durangon Joseba Jaka lasterketa egon zen.
Umeen lasterketan, 30 edo 50 inguruk parte hartu zuten, baina 15 urtetik gorakoetan askoz korrikalari gehiago zegoen.

Gure familiatik hauek egin genuen arineketan: Gorka nire lehengusua, Libe nire ahizta, nire bigarren lehengusina, Miren Kortabarria, sariak banatzen ibili zela, eta karrera antolatzen, eta nik neuk.
Ni eztarriko minarekin irten nintzen eta orain azalduko dizuet zergatik:
Ez nituen ez beroketak ez luzaketak egin, orduan korrika egiten irten  nintzenean... Arnas estuka hasi nintzen, eta helmugara heldu nintzenean, ezin nuen arnasa hartu, baina ur trago bat edan eta lasaitzen eta arnasa hobeto hartzen hasi nintzen.
Resultado de imagen de josa jaka lasterketaNire lehengusuak bere kategorian bigarrena heldu zela esan zigun, eta podiumera igoko zela, baina lehengoa bakarrik igo zen podiumera, orduan disgustoa eraman zuen. Eta lehenengoa, nola ez? Paul Bereciartua izan zen, bere lagun on bat, eta nesken aldetik triatloian udako ikastaroa eman zidan neskak: Irene Loizatek. 
Oso gustora egin nuen korrika eta oso ondo pasatu nuen, baina askoz hobeto pasatuko nuen gelakoren bat egon bazen nirekin korrika egiteko.


Eider Kortabarria, talde urdina, Pagoa gela, 3. zikloa





                                                      MIREN AMURIZA


1990. urtean jaio zen Berrizen. 
Xabier Amurizaren bertsolariaren eta Arantza Plaza bertsolaritza irakaslearen alaba da. 
2008ko Durangaldeko bertsolari txapelketako txapeldun ordean da. 12 urtekin hasi zen bertsotan Berrizko betso eskolan eta hainbat sari lortu zituen eskola arteko txapelketetan.
Gero Euskal filologian ikasi zuen Gazteizen eta irakasle ikasketak egin zituen Eskolaritzan.
Resultado de imagen de miren amurizaGaur egun irakasle lanetan hari da bertako magisteritza eskolan. Kolaboratzaile lanak egin ditu hainbat aldizkarietan eta musika talde ugarientzako kantak idatzi ditu. Berriz, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bertso eskoletan dihardu irakasle moduan.
Resultado de imagen de miren amurizaBBK sariketa; 2003-tik 2009-ra (2005 eta 2006an irabazle Durangaldeko taldearekin.) Berritxu saria 2005 txapeldun. Hernandorena 2007 finalista Lizardi sariketa 2008 finalista. Osinalde 2009 finalista


Aimar, June eta Maite.
3.zikloa, talde zuria

No hay comentarios:

Publicar un comentario