2016-11-04

Deskribapen magikoa

Nik deskribatuko dudan laguna Selene da, 5. mailako neska argala da eta nahiko altua da.

Bere aurpegia obalo baten bezalakoa da, ilea marroi iluntzoa du, kopeta ertaina, begi marroiak, sudur txikia, belarri ertainak, irribarre polita, azal beltzarana, esku ertainak  eta hanka txikiak ditu.

Selenek "Primarreko " kamisetak eta mailak eramaten ditu.

Asko gustatzen zaio saskibaloia eta lagunekin jolastea. Bere lagunik onena ni, Amaia naiz.

Baina iluntasunarekin, Selene eta bere lagunik onena, Drakulaura eta Pinpirrin bilakatzen dira. Drakulaura banpiro bat da eta Pinpirrin maitagarria. Drakulaurak jendeari haginka egiten dio, odolaz elikatzen da, eta Pinpirrinek jendea osatu egiten du. Pinpirrin oso ona da jendearekin.

Drakulaurak ez du haginka egiterik nahi, horregatik Pinpirrinek jendeari laguntzen dio, lagunak dira. Oso ondo pasatzen dute jolasten batera.

                                                         Amaia Bullón
                                                         Ezkia gela
                                                         Talde larranja
Resultado de imagen de draculaura

No hay comentarios:

Publicar un comentario