2019-01-25

Nire gai gogokoenak:Zumba

ZUMBA


       Niri zumba asko gustatzen zait, eta pasa den kurtsoan hasi  nintzen, apirilean balletetik borratu eta gero, zumban. Hamabi ume gara eta gela oso handia da. Irakaslea Belen da, oso ondo irakasten du. Belenek alaba bat du eta zumban dabil txikitatik ere. Berak ere oso ondo dantzatzen du.
Hiru bider urtean gurasoei erakusten diogu ikasitakoa, eta Landako gunean edo polikiroldegian dantzatzen dugu: abenduan, apirilean eta ekainean. Zumbako azken egunean, Belenek gozokiak ematen dizkigu, oso ondo pasatzen dugu!
Klaseak bostetatik seiak laurden gutxietara dira, bi egunez astelehenetan eta asteazkenetan, eta polikiroldegian egiten dugu, gela handi batean.
Orain dantzatzen ari garena Calypso deitzen da, oporretan oso ezaguna izan zen.
Niri txikitatik, lau urtetik gustatu zait dantza egitea. Nire txikitako bideoak ikusi nituen, ni dantzatzen, ordenagailuan.
 Ze politak!

Malen Campos
Hagina gela 
3.Zikloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario