Nik deskribatuko dudan lekua Bakixa da. Bakixa aldapatsua da eta zuhaitz asko daude. Jolasteko leku asko dago.
Bakixan 10 baserri eta txoko bat dago. Txakur, katu eta animaliak daude. Azken denboraldi honetan gauza asko aldatu ditugu adibidez: pinuak moztu, asalto berria ipini...
Bakixan mendi bat dago, eta Azkorra deitzen da eta 230m neurtzen du. Bakixatik alde batera begiratzen baduzu Montecalvo mendia dago, eta beste aldera begiratzen baduzu Anboto, Mugarra, Larrano... mendiak ikusten dira.
Bakixan dauden zuhaitzak hauek dira pinuak, eukaliptoak, aritzak...
Bakixan jaiak egiten dira, San Sebastianak horregaitik tamborrada ere egiten dugu. Jaiak urtarrilaren erdialdean izaten dira. Jaietan tanborradaz gain, ume jolasak, musika, kantu bazkaria eta gauean suak botatzen dituzte.
Oso ondo pasatzen dugu jaietan. San Sebastian egunetan jendea leku guztietatik etortzen dira: Iurreta, Durango, auzokoak...
Jon Atxurra 6. maila
3. zikloa talde laranja
No hay comentarios:
Publicar un comentario