PEDRO ETA ETXEA
Orain dela pare bat urte Bilbon, Pedro izeneko gizon bat bizi zen. Pedro oso normala
zen. Alondiga inguruko pisu txiki batean bizi zen eta inmobiliaria batean egiten zuen lan. Lasai
bizi zen lanean ondo zihoakiolako eta asteburuetan Portugaletera joaten zen bere arreba eta ilobak ikustera.
Baina aste arraro hartan estresatuta zegoen. Aste bukatu baino lehen etxe zahar eta erraldoi bat
saldu behar zuen! Eta asteazkena zen! Hiru pertsonei erakutsi zien baina denek joaten ziren handik hain etxe zaharrean ezin zela inor bizi esanez.
Ostegun arratsaldean dei bat jaso zuen. Eraikin enpresa bat zen. Etxea eta haren lursailak
erosi, etxea bota eta 18 pisuko dorre bat egin nahi zuten. Pedro baietz esatekotan zegoen, baina, bat-patean 18 pisuko dorrea imajinatu eta etxea ezin zutela bota pentsatu zuen.
–Sentitzen dut; gaur goizean saldu dugu etxea– erantzun zuen, gezur harekin etxea defendatuz.
Ostiral goizea, lana galduko zuelakoan, telefonoaren hotsa entzun zuen. Hartu eta emakume
ahots batek erantzun zion. Etxea erosi nahi zuen bertan Haur Hezkuntza eta Lehen
Hezkuntzako eskola bat egiteko. Haren lursailak patio bikaina izango zela pentsatuz, baietz esan zion eta pozaren pozez bere nagusiari esatera joan zen.
Elaia Berrojalbiz 3.zikoa talde morea
No hay comentarios:
Publicar un comentario