2014-06-10

MEGALANIA




Megalania narrasti ertaina zen. Bere aurpegia luzanga zen eta azalak eskama finak zituen. Sudur zuloak zituen (krokodriloen antzekoak). Ahoa handia, ezpainak eta hortzak txikiak. Begi txikiak eta ilunak zituen. Hankak motzak eta lodiak zituen eta bizkorra zen. Megalania oso territoriala zen. Norbait bere eremuan sartzen bazen megalania eraso egiten zion. Oso arriskutsua eta indartsua zen.



JON GUEZALA

2014-06-09

ROBOTA MUNDUARI BUELTA EMATEN


                                        ROBOTA MUNDUARI BUELTA EMATEN
-Laster iritsiko gara, zu bakarrik irtengo zara gizaki arraroen mundura, zorte on!!!
-Kontuz ibiliko naiz.
(POM)
-Aupa lerandio, zer da hau??
-Zu zer zara???
-Eta zu?
-R22P Planetakoa naiz.
-Bueno ba jarraitu bidaia!!!Ieup!!
(BZZZZZZZZZZZZZZZ)
-Eta orain non jausi naiz??
-Ni chuchuka naiz eta Indian jausi zara!!!
-Eta zer dakizu leku honetaz???
-Baaaa... hemen bizi naizela eta hau kantatzen dudala:
 Indiaonena, indiaonena, amsuluga, amusulga aummmmmmmmm!!!!
-What ?? Zer esan duzu ?
-Oso motza zarela eta joateko hemendik, ospa!
-Amaiera . Jarraituko du!!
-Ai,ai,ai,ai. . .
               
robot volador con jet pack. Concepto Superhero photo                         ORAIN BAI. . . AGUR!!!!!
                                                      

ESKUTITZA


Kaixo June!!:


Zer moduz ikasturte hasiera? Espero dut ondo. Zuri idaztea pentsatu
dut, aspalditik lagunak garelako. Bueno, Idoia, Maialen, Naiara
eta Nora ere, baina oraingoan zu aukeretu zaitut. Egun baten men-
dira joan gaitezke biok batera ezta?? Zure erantzunaren zain nago.

Garoa 

2014-06-05

IPUINA






SAGUA ETA ZAPATARIAREN ARTEKO ADISKIDETASUNA


Herri Txiki izeneko herri baten erdigunean, zapata denda bat zegoen, eta han,
zapatari bat bizi zen. Zapatari horrek, sagutxo bat zeukan etxean, eta egunero
gazta eta ogi zati bat uzten zion etxeko atean. Saggua poz-pozik bizi zen, jana-
ria eta adiskidea zituelako.

Baina urteak joan eta urteak etorri, sagua konturatzen zijoan, zapataria zahar-
tzen zijoala, eta makalago zegoela.
  • Norbaitek indarra kendu ote dio? Azti maltzur bat izan ote da? - galde
tzen zion bere buruari. Baina ez, zaharra zen jada, eta makalegi zegoen lanean
jarraitzeko.

Orduan sagua, zoratuta, galderak egiten hasi zen, bere buruari:
  • Baina zapatari jauna zahartzen bada, ezin izango ditu zapatak konpondu!!
    eta ez baditu zapatak konpontzen, ezin izango du dirua irabazi!! eta ezin
    izango dit janaririk eman!! - Orduan sagua, alteratuta, zer egin pentsa-
tzen hasi zen, eta esan zuen:
  • Badakit!! Herriko azti zaharrarengana joango naiz, mutiko bihurtzeko eskatuko diot eta horrela zapatariari lagundu ahal izango diot zapata den-
    darekin.
Eta hara abiatu zen sagua, herriko oztopo guztiak gaindituz.
Aztiaren jauregira heldu zenean, zulo batetik sartu eta aztiaren aztikerien gelan
agertu zen, eta ohiukatu zuen:
  • Eeeh!! azti!! Mesede bat eskatu nahi dizut!! Herriko zapatariak laguntza
    behar du, eta mutiko bihurtu nazazun nahi dut!!.
Eta aztiak buruarekin baietz esanda mutiko bihurtu zuen.
Herrira bueltan, handiagoa zenez, ez zegoen oztoporik, eta zapatari, gertatutako
guztia kontatu zion. Biak besarkatu, eta aitona eta biloba izendatu ziren. Hortik
aurrera izango zen SAGUA ETA ZAPATARIAREN ARTEKO
ADISKIDETASUNA.