SAGUA
ETA ZAPATARIAREN ARTEKO ADISKIDETASUNA
Herri
Txiki izeneko herri baten erdigunean, zapata denda bat zegoen, eta
han,
zapatari
bat bizi zen. Zapatari horrek, sagutxo bat zeukan etxean, eta egunero
gazta
eta ogi zati bat uzten zion etxeko atean. Saggua poz-pozik bizi zen,
jana-
ria
eta adiskidea zituelako.
Baina
urteak joan eta urteak etorri, sagua konturatzen zijoan, zapataria
zahar-
tzen
zijoala, eta makalago zegoela.
- Norbaitek indarra kendu ote dio? Azti maltzur bat izan ote da? - galde
tzen
zion bere buruari. Baina ez, zaharra zen jada, eta makalegi zegoen
lanean
jarraitzeko.
Orduan
sagua, zoratuta, galderak egiten hasi zen, bere buruari:
- Baina zapatari jauna zahartzen bada, ezin izango ditu zapatak konpondu!!eta ez baditu zapatak konpontzen, ezin izango du dirua irabazi!! eta ezinizango dit janaririk eman!! - Orduan sagua, alteratuta, zer egin pentsa-
tzen
hasi zen, eta esan zuen:
- Badakit!! Herriko azti zaharrarengana joango naiz, mutiko bihurtzeko eskatuko diot eta horrela zapatariari lagundu ahal izango diot zapata den-darekin.
Eta
hara abiatu zen sagua, herriko oztopo guztiak gaindituz.
Aztiaren
jauregira heldu zenean, zulo batetik sartu eta aztiaren aztikerien
gelan
agertu
zen, eta ohiukatu zuen:
- Eeeh!! azti!! Mesede bat eskatu nahi dizut!! Herriko zapatariak laguntzabehar du, eta mutiko bihurtu nazazun nahi dut!!.
Eta
aztiak buruarekin baietz esanda mutiko bihurtu zuen.
Herrira
bueltan, handiagoa zenez, ez zegoen oztoporik, eta zapatari,
gertatutako
guztia
kontatu zion. Biak besarkatu, eta aitona eta biloba izendatu ziren.
Hortik
aurrera
izango zen SAGUA ETA ZAPATARIAREN ARTEKO
ADISKIDETASUNA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario