2019-03-25

Eskolako teknologia berriak

Pasadan urtetik gure eskolan ordenagailu berriak jarri dituzte, 3.zikloan. Gela guztietan daude 25 bat ordenagailu mugikor. Ordenagailu hauek lanak garbira pasatzeko, informazioa bilatzeko eta aurkezpenak egiteko erabiltzen ditugu. Gelan egindako aurkezpenak Impress programan egiten ditugu eta gero gelako pantaila digitalean ikusten ditugu.
Ordenagailu txikietan egindako lanak zure taldean eta zenbakiko karpetan gorde behar ditugu. Bakoitzak bere karpeta pertsonala du. Garbira pasatu behar ditugun gauzak Open Office.Writerren pasatzen ditugu. Lanak garbira pasatu ditugunean liburutegira edo atezaintzara bidaltzen ditugu inprimatzeko.
L1-ean egindako lan batzuk ordenagailuz LEA-ra bidaltzen ditugu, eskolako aldizkarian ateratzeko. 
Besteren bat blog honetara bidaltzen dugu, hauxe adibidez.
Oso pozik gaude teknologia berri hauekin lan egiten.


Irati Uriarte

1 comentario:

  1. Asko gustatu zaigu, oso ondo azaldu duzu nolakoa den zuen eskola.

    ZORIONAK!!!!!!

    Gu Ane eta Naia gara.

    ResponderEliminar