2019-03-25


Katalina Erauso

Katalina Erauso XVII. urtean jaio zen, Donostian. Jendeak ez zuen ezagutzen Katalina Erauso izenarekin, baina bai Moja Alfereza ezizenarekin. Bere gurasoak Miguel Erauso eta Maria Perez Galagarra izan ziren.
Gurasoek 4 urte zituenean komentu batean sartu zituzten Katalina eta bi ahizpak. 12 urte zituenean komentutik alde egitea erabaki zuen, eta horrela egin zuen: Monja jantziekin gizonez jantzi zen, gainera mundutik zehar jantzi horiekin joango zen, Francisko de Loyola izenarekin.
Franciskok bidai asko egin zituen handik aurrera, Gasteizera joan zen, gero Balladolidera eta Bilbora, baina ez zen hor geratu.
Oso azkar hasarretzen zen, eta izaera biziko pertsona bat zen, gaztetik armak guztatzen zitzaizkion.
Hilabete batzuk egon zen Lizarran eta Donostian, baina gero, 1603-an ameriketara joan zen, aberasteko asmoz. Osabak kontratatu zuen, baina ez zuen Katalina ezagutu gizonez jantzita jarraitzen zuelako. Joan aurretik osabari 500 peso lapurtu zizkion eta joan egin zen. Beti gizonez jantzita jarraitu zuen.
Amerikan lana topatzea izan zen egin behar zuen lehengo gauza, eta horrela egin zuen bertan zeuden euskaldunei esker. Janari denda batean egin zuen lan Perun, baina askotan alde egin behar izan zuen jendearekin arazoetan sartzeagatik.

Gero Txilera joan zen eta han soldadu egin zen beste 1600 soldaduekin, baina gauza harrigarri bat gertatu zen; Miguel Erauso (bere anaia ) bare kapitaina izan zen eta ez zuen inoiz Katalina ezagutu. Anaiarekin eztabaida bat izan zuen eta indigenek lurraldetik erberaztu zuten. Miguel (anaia ) haibat liskar eta gero, duelu batean hil egin zuen.

Beranduago Txiletik Argentinara ihes egin zuen, gero Argentinatik Bolibiara eta azkenik Perura alde egin zuen.

Perun zauri larriak egin zituen borroka batean eta Guanamanga herriko apaiz baten etxera eraman zuen. Oraindik gizonez jantzita jarraitzen zuen eta hiltzeko garaian zegoenean emakumea zela konturatu ziren. Apaizak ezin zuen sinestu eta zihurtatzeko emagin bati deitu zion. Emaginak biluztu ondoren, egiaztau zuen soldadua emakumea zela.

Bere historia mundu osotik ezaguna egin zen berehala. Osatu eta gero, bere autobiografia idatzi zuen. Bere bizitako azkenengo urteak Mexikon pasatu zituen Antonio Erauso izenarekin. 1650. urtean hil egin zen Mexikon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario