2011-12-20



                                                      Rubenen  urtebetetzea


Bazen behin mutil bat Ruben izenekoa. Laister bere urtebetetzea izango zen eta eskate bat nahi zuen. Bere gurasoek ez zuten nahi eskate bat oparitzea, arriskutsua izan zitekelako eta zauri handi bat egin ahal zuelako.
Eskolara heldu zenean bere lagunak atean zain zeuden opariak emateko. Opari asko eman zioten eta haien artean, eskate bat,  gehien gustatu zitzaion oparia, hauxe izan zen.
Etxera heldu zenean Ruben bizkor batean eskatea bere armairuan eskutatu zuen bere gurasoek ez ikusteko. Gurasoek Ruben ikusi zutenean zoriondu zuten.
Gaua heldu zen eta Rubenek armairua zabaldu eta bere eskatea hartu zuen. Etxeko atea zarata egin barik zabaldu zuen eta kalera irten zen praktikatzera.
Gaueko hamarrak ziren eta Ruben etxera zihoala eskatearekin jausi egin zen eta ahal zuen moduan etxera abiatu zen. Etxeko atea zabaldu zuenean bere aita ate aurrean zegoen zain.
Itzelezko bronka bota zion Rubeni eta Rubenek gertatutakoa azaldu zion. Urrengo egunean aitak eta amak Rubenen hanka ikusi ondoren medikuarengana eraman zuten.
Medikuak esan zien hanka apurtuta zeukala eta ezin izango zuen eskatean gehiagotan ibili. Ruben triste jarri zen eta bere gurasoei esan zien inoiz gehiago ez zela baimenik gabe patinetean ibiliko.                                                   
                                                                           Ainhoa Crespo

2 comentarios:

  1. Oso ondo dago, baina errakuntza bat dago: Skate-a ez dela eskatea idazten.

    ResponderEliminar
  2. Asko gustatu zaigu zure ipuina oso interesgarria izan da eta gure partez zorionak

    ResponderEliminar